Vitoria - Gasteiz, Non jan

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Orri Nagusia

Edukiak

Non jan


Askotariko zaporedun hiria da Vitoria-Gasteiz.




Askotariko zaporedun hiria da Vitoria-Gasteiz. Sasoiko produktuak dira nagusi bere gastronomian. Nabarmenen artean perretxikoak (udaberriko ziza izenaz ere ezagutzen direnak) aipatu behar dira, plater tipikoenetako baten oinarri baitira. Honako hauek dastatzea gomendatzen dizugu: `babatxoak Gasteizko erara`, `barraskiloak Arabako erara´, `patatak Errioxako erara’ edo `zerbaren orri-mami beteak’. Bigarrenerako, arrain gozo bat, txerrikume errea edo `galeper erregosiak’ bezalako ehizakiak aukera ditzakezu. Postrera heltzean eta gozokiak hobetsiz gero `Gasteiz tarta’, `goxuak’ edo `Gasteizko trufak’ dastatu ahal izango dituzu. Dena den, ezin ditugu aipatu gabe utzi Idiazabalgo gazta eta, jakina, ezta Arabar Errioxako ardo famatua edo Arabako Txakolina (ardo zuri gaztea) ere.

Ez dira plater tradizionalak gasteiztar gastronomia osatzen duten bakarrak. "Euskal sukaldaritza berria" izeneko platerak –imajinaziozkoak eta bikainak- ere baduzu hirian dastatzerik.

Gainera, hainbat gastronomia-elkartek platerak prestatzen, azoka tradizionaletara joan eta produkturik freskoenak erosten eta elkarteko kide baten laguntzaz menua prestatzen uzten diote bisitariari.

Gasteizko jatetxe zaharren eta famatu asko Erdi Aroko hirigunean daude. Alde zaharrean, orobat, baduzu beste herri eta kulturetako sukaldaritza dastatzerik. Besteak beste, jatetxe indiar-pakistandarrak eta argentinarrak daude hirigune historikoan.

Hemen dituzu Michelín, CAMPSA edo Gourmetour gidek gomendatu eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "Turismo Gida Profesionala 05" deritzonean aipatutako gasteiztar jatetxeak.



itzuli non jan

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Ez da aurkitu berririk.
Ken Follet VG-en


eguraldia VGen

2008ko urriaren 14an
MIN.
10º
MAX.
23º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala