Vitoria-Gasteiz da kirol-jardueretan matrikulatuta jende gehien daukan hiria.
Askotarikoa da eskaintza, izan ere, rokodromoan eskalada egin, belodromoan edo izotz-piztan patinatu edo frontoietan pilotan aritu ahal izango zara. Sarrera ordainduta, bazkide ez direnak ere instalazio gehienetara (frontoiak, izotz-pista, igerilekuak, etab) sartu ahal dira.
Bere gizarte-etxeengatik ezagutzen da VG. Horiek, gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamendu ezberdinez osatutako eremu publikoak dira eta honako hauek dira, besteak beste, eskaintzen dituztenak: ludotekak, liburutegiak, fonotekak, bideotekak eta hemerotekak, gelak, ekitaldi-aretoak, kirol-pista handiak, eta horietako bostek, igerileku estaliak. Orotara hiri osoan zehar banatutako 12 gizarte-etxek osatzen dute egun sarea. Guztiek, kirol-jarduerak praktikatzeko aukera eskaintzen die bisitariei, eta gainera, oso prezio merkean.
Hirian, gainera, aisialdirako eta kirol egiteko bi konplexu handi daude: Mendizorrotza eta Gamarra. Bi hauek, eta asmo handiko bi proiekturen arauetan oinarrituta, berritu egingo dira gutxi barru.
Kirol-klub ugari ere badira hirian, mendi, txirrindularitza, beisbol edo beste hainbat kiroletakoak. Hirian zauden bitartean kirol-jarduera zehatz bat praktikatu nahi izatekotan, 945 133 702 telefonora deitu (xake, atletismo, badminton, beisbol, patinaje, minusbaliatuen kirol, espeleologia, borroka eta sambo, eta beste hainbat kiroletako federazioen telefonogunea) edo, zuzenean, Zerkabarren kaleko 5. zenbakira jo dezakezu.
Hiriko kirol-jazoeren berri izateko, hona hemen gure Agenda Eta gure futbol-taldeaz nahi saskibaloi-taldeaz gehiago jakin nahi baduzu, beren web orrietan informazio pilo bat aurkituko duzu: www.alaves.com eta www.baskonia.com.