Vitoria - Gasteiz, Zer ikusi eta zer egin >> VG naturazaleentzat

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Edukiak

Zer ikusi eta zer egin >> VG naturazaleentzat


Eraztun Berdea




Natura hirian tartekatzen ahalbidetu duen ingurabide berde batek inguratzen du VG. Honen inguruko informazio guztia: anilloverde.vitoria-gasteiz.org eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren web orrietan aurkituko duzu.

Oinez zein bizikletaz egin ahal izango dituzun hainbat ibilbide prestatu dizkizugu.

Salburuako Parkea

Vitoria-Gasteizko ingurumarietan dago, ekialdean, eta egundoko balio ekologikoa duen ekosistema hartzen du. Antzina, hezeguneen multzoa zen hau, idortu egin zen XIX. eta XX. mendeetan zehar, eta egun, erabat berreskuratu da: 200 hektarea inguru leheneratu dira.

Oreinak ez ezik, ur-ipurtatsen kolonia bat ere ikus dezakezu. Azken hauek galzorian daudenez, parkeko kudeaketaren lehentasunezko helburuetako bat da horien biziraupena. Salburuan, gainera, honako hauek aurkituko dituzu:

  • - Naturaren Interpretazio zentro bat.
  • - Parkeari buruzko Informazio Gune bat .
  • - Bideo-monitore bat eta Zurbaoko Urmaelaren gainean kokatutako urrutiko kontroleko kamera bat.
  • - Bisitaldi gidatuak antolatzen dira.
  • - Bizikletak dohainik mailegatzeko zerbitzua dauka.
  • - Hegaztien Behatoki bat.
  • - Oinezkoentzako ibilbide-sare zabala.
  • - Atsedenlekuak.
Hona hemen ibilbidea

Armentiako Basoa

Hiriaren hego-ekialdean dago baso hau eta Eraztun Berdea eta Gasteizko Mendiak lotzen ditu. Zaldiz, bizikletaz zein oinez egiteko moduko zidorrek zeharkatzen dute.
Hona hemen ibilbidea

Zabalganako Parkea

Hiriaren mendebaldean dagoen honek, esanahi berezia dauka. Izan ere, han egindako lehengoratze prozesuari esker, oso hondatuta zegoen inguru bat, urmael, larre, muino txiki eta mendixkez osatutako berdegune bihurtu baita. Anitz urbanizatutako eremu hau, flora eta fauna basatientzako aparteko babesleku ekologikoa da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat seinaleztatutako ibilbideak eta atsedenlekuak eskaintzen ditu.
Hona hemen ibilbidea

Olarizuko Parkea

Hiriaren hegoaldean kokatzen da eta ondo baino hobeto ezagutzen dute gasteiztarrek ingurune hau. Izan ere, ohituraz paseatzeko tokia izateaz gain, aspalditik izan da elkartzeko eta herrian oso sustraitutako erromeriak egiteko lekua. Zelai eta mendixka gainean Olarizuko gurutze enblematikoa dago. Bizikletaz zein oinez egiteko moduko zidorrek zeharkatzen dute eremu osoa. Parke honetan, gainera, egun Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (CEA/IGI) egoitza hartzen duen Etxaldea dago.
Hona hemen ibilbidea

itzuli VG naturazaleentzat

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Ez da aurkitu berririk.
Ken Follet VG-en


eguraldia VGen

2008ko urriaren 12an
MIN.
12º
MAX.
24º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala