Hiritik irten gabe parke xarmangarrietan zehar pasieran ibiltzea gustuko baduzu, hona hemen batzuk:
Florida Parkea.
Hiriko lorategirik enblematikoena da eta Vitoria-Gasteiz hiriaren erdi-erdian dago.
Lorategi botaniko erromantiko handi baten antzera proiektatu zen Florida Parkea, XIX. mendeko frantziar lorategien estiloari jarriki. Bertan, 95 espezie ezberdinetako ehun urtetik gorako zuhaitzak daude.
Prado Parkea.
XII. mendetik erabili dute gasteiztarrek parke hau, egungo Prado parkea etxe-abereen bazkalekurako erabiltzen zen larrea baitzen antzina.
Arriaga Parkea.
Hiriko zabalena da. 190.000 bat metro koadro dituen hau, zin-ermita baten inguruan egituratuta dago. Bidegorria, anfiteatroa eta ehun zuhaitz-mota baino gehiago gordetzen ditu.
Judimendi Parkea.
Errege Katolikoek XV. mendean juduak kanporatzea erabaki zutenean, hiriari entregatu zioten kanposantua hartzen zuen parkea da.
Senda- Cervantes-Frai Frantzisko pasealekua.
Hiru kilometro luze duen pasealeku honek, Florida Parkea eta Armentiako Zelaiak lotzen ditu.