Urriko hiru egunetan zehar kometen jaia ospatzen da Garaioko eskualde-parketan.
Lau Haizetara kirol-elkarteak antolatutako jaialdi honetan askotariko ekintzak garatzen dira, hala nola: kometa-modeloen erakustaldia, mezulariak (airean egonkor dagoen kometa baten haritik beste bat eraman eta punturik altuenera heltzean, tolestu eta gozokiak erortzen uztean datza jarduera hau) edo ‘rokkakus’ arteko borrokaldiak (japoniar kometak).
Kometak egiten ikasteko tailerrak era antolatzen dituzte.