Haurrentzako (0-12 urte) antolatu eta Vitoria-Gasteiz zeharkatuz egiten diren bisita gidatuak dira "Ruta Txiki" izeneko jarduerak. Igande eguerdian erdigunetik ateratzen diren ibilbide hauek hiria modu entretenigarri, ulergarri eta magiaz beterik erakustea dute xede. Bisita hauen ordutegi edo erreserbetarako, jo Loma Jeneralaren kaleko 1 zenbakian dagoen Turismo Bulegora edo, bestela, deitu honako telefono honetara: 945 16 15 98.
Tren turistikoak ere, 45 minutu irauten duten bisita bereziak antolatzen ditu haurrentzat: aldapatik eliza-gotorleku bateraino igo daitezen eta printzesarik gabeko jauregi baten aurretik igaro ondoren, hiriko eraikinik zaharrenak beste era batera ezagut ditzaten.