Florida Parkean Txorolekua dago, haurrentzat bereziki pentsatutako eremua, alegia. Bertan, txotxongiloen antzezlanetaz gozatzeaz gain, material birziklatuzko txotxongiloak egiteko lantegietan esku har dezakete txikienek. Ez da aldez aurretik izena eman behar eta sarrerak 2 euro balio du.
Uda-garaian, txotxongilo-ikuskizunak izaten dira erdiguneko hainbat kaletan.