Vitoria - Gasteiz, Zer ikusi eta zer egin >> VG haurrekin

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Edukiak

Zer ikusi eta zer egin >> VG haurrekin


Artearekin jolasean.




Artium-Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak.

Larunbat goizero jarduerak antolatzen ditu Artium-Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak, 5 eta 11 urte bitarteko haurrek museoa ezagutu dezaten.

Igandeetan, berriz, `Mini Artium´izeneko programa garatzen da, eta honetan, 3 eta 5 urte bitarteko neskatila-mutikoek arte garaikidea ezagutzen dute jolas-giroan.

13 eta 16 urte bitarteko gazteek, berriz, larunbatetan dute Artium-en hitzordua.

Aldi bateko erakusketen gaiari buruzko haur-filmak ere botatzen dituzte aldizka. Lekua erreserbatu nahi baduzu, honako telefono honetara dei dezakezu: 945 20 90 10.

www.artium.org


Fournier Karta Museoa.

Fournier Karta Museoak hileroko lehen larunbatetan 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerrak antolatzen ditu.

Karta-bilduma baten erreprodukzioa egiten dute txikiek. Jarduera hau 10:00etatik 14:00etara garatzen da eta argibide gehiago nahi baduzu deitu honako telefono honetara: 945 18 19 20.

Arte Ederren Museoa.

Arte Ederren Museoak Ipuin-kontalariekiko hitzordua antolatzen du dohainik umeentzat, udazken eta neguko hilabeteetako lehen igandeko 12:00etan. Urte osoan zehar, halaber, antzerti-erako bisitaldiak (7 eta 12 urte bitartekoentzat) eta sortzeko tailerrak ere antolatzen ditu.

Bisita hauetan esku hartu ahal izateko, hitzordua erreserbatu behar da ondorengo telefono honetan: 945 14 55 99.

TXIKIART Haurrentzako tailerrak Montehermoson.

Montehermoso kulturuneko hezkuntza atalak sustatutako programa da eta haur zein helduen arteko jarduera ahalbidetzea du xede; helburua lortzeko erakusketara egindako bisita eta horretan landutako alderdietakoren baten inguruan hausnarketa egin eta ondo pasako duten lantegia baliatzen dira.
Larunbatero 18:00etan.

Aldez aurreko izen ematea Argibide Zerbitzuan.



itzuli VG haurrekin

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Kultur ibiladiak maiatzak 17. "Arabako Errioxa ezagutuz, bertako Arte-ondare Nagusiaren bidez".
Kultur Ibilaldiak 2008 programa medio, hirian eta probintzian zehar turismoa egitekoa aukera eskaintzen dizu Vitoria-Gasteizko Turismok
VI Arabako Pintxo eta Arabar Exioxako Ardo Astea
Maiatzaren 9tik 18ra ospatzen da VI Arabako Pintxo eta Arabar Exioxako Ardo Astea
Ken Follet VG-en

VG zure sakelakoan


eguraldia VGen

2008ko maiatzaren 13an
MIN.
12º
MAX.
20º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala