Vitoria - Gasteiz, Zer ikusi eta zer egin >> VG-tik gertu

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Edukiak

Zer ikusi eta zer egin >> VG-tik gertu

 

Denbora gehiago izatekotan....


Aiherga utziko ez zaituzten sei ibilaldi proposatzen dizkizugu Arabako probintzian barrena:



Lautadan barrena.

Probintziaren erdialdean dago eta herri eta kultura ezberdinen arteko iraganbide izan zen antzina-antzinatik. Ahal baduzu, gelditu zaitez Agurainen bertako Erdi Aroko hirigunean zehar paseatu eta San Juan eta Santa Maria elizak bisitatzera.

Informazio gehiago www.cuadrillasalvatierra.org orrian aurkituko duzu edo, bestela, eskualdeko turismo-bulegora dei dezakezu: 945 31 25 35.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea

Arabako Errioxan barrena.

Kontraste, hiribildu harresitu, trikuharri eta upelategien eskualdea da. Arabako Errioxari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan www.rioja-alavesa.net web orrira jo dezakegu. Gainera, “VG eta ardoa” izeneko gure atalean ere ardo eta upelategien gaineko informazio gehiago aurkituko duzu.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea

Gorbeia eta Aramaio artean.

Probintzia osoan paisaiari dagokionez balio handienetakoa duen eremua dugu honako hau. Koadrilak (lurralde-administrazioa), autobusez egiten diren bisitaldi gidatuak antolatzen ditu. Hiru ibilbide eskaintzen ditu: urtegien ibilbidea, dorretxeen ibilbidea eta ur-jauzien ibilbidea. Argibideak www.aramaio.org web orrian aurkituko dituzu.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea

Aiaraldean barrena.

Gaztela eta Kantauri itsasoaren arteko iraganbide izen zen heinean, Araba eta Euskal Herriko historian funtsezkoa izan zen haran hau. Arkitekturaren ikuspegitik, Erdi Aroko dorretxeak eta etxe sendoak babesteko egin zirela adierazten dute. Argibide gehiagorako, jo ezazu honako web orri hauetara www.aiarakokuadrilla.com eta www.ayala-aiara.com.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea

Arabako Mendialdean barrena.

Erdi Aroko hiribildu, jauregi eta jauretxe garrantzitsuez gain, ermitak eta antzinako elizak kontserbatu dira eskualde honetan. Eskualde eder honen inguruko informazio gehiago www.montanaalavesa.com web orrian aurkituko duzu.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea

Añanan barrena.

Probintziaren mendebaldean dago eta arte-gune interesgarri eta paisaia eder ugariz jantzitako eskualdea dugu. Gainera, haran gazi interesgarrian zehar murgildu eta Iruña-Veleiako Oppiduma bisitatu ahal dituzu. Gehiago jakin nahi baduzu, jo www.cuadrilladeanana.es web orrira.

Hona hemen gomendatzen dizugun ibilbidea



itzuli VG-tik gertu

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Ken Follet VG-en


eguraldia VGen

2008ko uztailaren 5ean
MIN.
14º
MAX.
24º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala