Mila pertsona ingururentzako lekua duen Printzipal Antzokiaren eskaintza osatzen duten beste hainbat antzoki txiki eta areto daude hirian. Gainera, hiriko gune ezberdinetan ere eskaintzen dira eskaini kontzertuak, ikuskizunak eta ekitaldiak urte osoan zehar. Ezin dituzu honako jaialdi hauek galdu: Jazzaldia, Rock Jaialdia, Nazioarteko Folkloreari buruzkoa, Organokoa, Antzinako Musika Asteak, etab.
Hainbat dira Vitoria-Gasteizen taberna, pub edo diskotekak hartzen dituzten guneak. Orokorrean, gazteenek hirigune historikoko lokalak aukeratzen dituzte, honako kale hauetan daudenak, alegia: Zapatari (Zapa),
Aiztogile (Kutxi) edo Pintore (Pinto). Lasaiago egon nahi dutenek, erdialdeko oinezkoentzako kaleetako tabernak eta pubak aukeratzen dituzte. Jendetsuenak, Andre Maria Zuriaren plaza eta Eduardo Dato, San Prudentzio eta San Antonio kaleak dira. ‘Gazteizko martxa’ osatzeko, hiri osoan zehar sakabanatutako diskotekak daude.
Badira zorrotzenentzat, halaber, hainbat irlandar pub eta diseinuzko lokal ere. Amaitzeko, erdialderaino joan nahi ez dutenak hartzen dituzten gaueko lokal ugari dago Lakua bezalako auzo berrietan.