Arkupeen atzeko aldean dago, San Migel elizaren atariaren eta San Bizente aldaparen artean. Erdi Aroko hiribilduaren muga izan zen garai batean. San Migel elizako absidean gordetzen den hiriko aginteek karguen zina egiteko erabiltzen zuten aihotz gasteiztarrak ematen dio izena. “Epaiketaren Plazatxoa” izenaz ere ezagutzen zen, garrotezko heriotza-zigorrak bertan betearazten baitziren.