XVI. mendeko jauretxe zaharra da, aurreko dorretxe batean oinarrituta, hainbat fasetan egin zena. Kanpoaldeko itxura trinkoa eta barrualdekoa oso bestelakoak dira, arku-multzodun patio baten inguruan zabaltzen baita. Eraikin honek Fournier Karta Museoa hartzen du gaur egun.