Atariko arkuko frantziskotarren kordoiak ematen dio izena. Barrualdean, aldaketak egin badira ere, XIII. mendetik XV.era bitarteko egitura-elementu garrantzitsuak kontserbatzen dituen dorrea dago. Egitura karratua du eta egurrezko jarleku mardul batean zurkaiztuta dago. Errepara iezaiozu dorreko areto nagusiaren gaineko izar-itxurako ganga polikromatuari.