Hirigune historikoan eraikitako azken tenplua izan da. Hiribilduaren hego-ekialdea defendatzen zuen San Bizente gotorleku zaharraren gainean altxatu zen. Areto-oineko eliz arabar bakarra da. Ingurabide zaharraren aztarna batzuk dira antzinako gotorleku izan zenaren lekuko. Dorrera igo eta elizaren estalkipean ibili behar duzu.