XVI. mendeko Gobeo-Gebaratarren Etxe arma-zainean dago kokatuta. Honako hauek erakusten dira etxearen hiru solairuetan zehar: Paleolitikoan erabilitako instrumentuak, Neolitikotik aurrera kobazulo eta trikuharrietan gordetako arreo ederrak, Brontze eta Burdin aroetan teknikaren eta hirigintzaren arloetan eman ziren aurrerabide garrantzitsuak, Erromatarren eragina eta hauek ekarritako bizimodu berriak...