Gai anitzen inguruko turismo-ibilbideak antolatzen ditu Vitoria-Gasteizko Turismo Bulegoak, Erdi Aroko Hirigunean zein Lau Dorreetan zehar, eta baita beste gai askoren inguruko bisita gidatuak. Gainera, bisitaldi gidatuen zerbitzua ere eskaintzen du, besteak beste, honako hauek ezagutzera joateko: San Migel eta San Pedro elizak San Vicenteko dorrea, Goiuri Jauregia, Montehermoso Jauregia eta Farolen Museoa.
Ordutegien berri izateko, deitu herritarrei laguntzeko 010 doako telefonora (hirian bazaude) edo Turismo Bulegora: 945 16 15 98.
Santa Maria Katedralean barrena.
“Irekita eta obratan” da Santa Maria Katedralaren zaharberritze-lanak ikusteko bisita gidatuen lelo bitxia. Zaharberritze-prozesuan dagoen tenpluan zehar egiten den ibilbidea kaskoa jantzita egiten da. Aparteko bisitaldi honetan -segurtasun-neurri zorrotzez egiten dena- zuzenean ikus daitezke eraberritze-lanak. Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sariak (2000) bermatzen du Bisiten Programaren kalitatea.
http://www.catedralvitoria.com web orrian erreserba daitezke zuzenean bisitaldiak. Horretarako, libre dagoen txandaren bat aukeratu, bisitari-kopurua adierazi eta azalpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzun azaldu beharko dituzu.
Bestela 945 25 51 35 telefonora deituta edo visitas@catedralvitoria.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz ere egin dezakezu erreserba.
Erreserba-ordua baino 10 minutu lehenago Bisitaria Hartzeko Zentrora joan beharko duzu Buruileria plazan kokatua.
Tren turistikoan.
"Gasteiztxo" trenera igotzean, Vitoria-Gasteizen hirigintza-diseinua eta -trazadura eroso-eroso ezagutzeko modu egokia aukeratzen duzu. Andre Maria Zuriaren Plazatik irten eta 40 bat minutuko ibilbidea egiten du.
Egunero irteten da, baina hobe lehenengo Turismo Bulegoan galdetzen baduzu, ordutegia urte-garaiaren arabera aldatu egiten baita.