Vitoria-Gasteiz aitzindari da trafikoaren ordenagailu
bidezko koordinazioari dagokionez. Europolis proiektuaren barruan,
eta 1985ean, "udalerririk ziurrena " izendatu zuten.
Aparkalekuak
Hiriaren erdian ordu eta erdi ezarri da aparkatuta
egoteko gehienezko denbora gisa.
Hona hemen TAOren ordutegiak:
- lanegunetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.
- igande eta jaiegunetan: ez dago TAOrik .
- oro har, abuztuaren 5etik 31ra bitartean ez da TAO zerbitzurik egoten.
Bizikletaz
Hainbat dira hirian bizikletaz ibiltzeko jarritako
bideak, hots, bidegorriak. Gainera, duela bi urte, bizikletak dohainik
mailegatzeko zerbitzua jarri du abian Vitoria-Gasteizko Udalak, zerbitzu
hau ekainetik azarora eskaintzen duelarik.
Halaber, ‘Aparkatu
eta Eragin Pedalei’ bezalako programaren bitartez ere bizikletaren
erabilera sustatu nahi da, eta honekin, hiriaren erdialdean dauden
aparkalekuetako erabiltzaileei bizikletak eskaintzen zaizkie dohainik.