Ahalegin handiak egiten dihardu hiriak irisgarritasunaren
inguruko erkidegoko arauak egokitze aldera. Turismo Bulegoak hainbat sentikortze-kanpaina
antolatu eta itsu eta urritasun fisikoak dituztenentzat “neurrira” antolatutako
jarduerak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu. Gainera, zeinu-mintzairaren
interpreteek gidatutako bisitak ere antolatzen ditu. Aldi berean, bulego
honetako langileek zeinu-mintzairari buruzko ikastaroak jasotzeaz gain,
jatetxeetako kartak eta hoteletako informazioa braille sistemara itzuli dituzte.
ONCE elkarteak ematen duen “Cascabel de Oro” izeneko Saria jaso
zuen Turismo Bulegoak 2005. urtean, gizarteratzearen eta arkitektura oztopoak
kentzearen alde egindako lanagatik.
“Neurrira” antolatutako argibide gehiagorako,
deitu honako telefono honetara: 945 16 15 98.