Vitoria - Gasteiz, Ezagutu hiria >> Jasotako sariak

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Orri Nagusia

Edukiak

Ezagutu hiria >> Jasotako sariak




Hartuta dauka Vitoria-Gasteizek hiri jasangarrirantz abiatzeko erabakia eta nazio zein nazioarteko sari askok aitortu diote ahalegin hori.

Hona hemen jaso dituen sari batzuk:
2005: NBEk San Frantziskon ospatuko den Ingurumenaren Mundu Eguneko ekitaldietan eta “Hiri Berdeak” adierazpenean esku hartzeko gonbita luzatu dio Vitoria-Gasteiz hiriari.
2005: EUDELek eta EEEk - Energiaren Euskal Erakundeak ematen duten Energia Sarien 3. edizioko sari berezia (ekainaren 17an banatu ziren).
2004: Madrilgo Higiezinen Enpresen Erakusketak ematen duen Hirigintza Jasangarriaren Saria Ensanche 21 Zabalgunea udal Elkarteari (maiatzaren 26an eman zioten).
2003: Bandera Berdea-Hiri Jasangarria Saria, elkarren segidako 8. urtez, hondakinen kudeaketari buruzko politikengatik.
2003: Bandera Berdea-Hiri Jasangarria Saria, elkarren segidako 7. urtez.
2002: Hondakinen Espainiako Klubaren akzesita, 50.000 biztanletik gorako udalerrien artean jasangarritasunezko politiketan emaitzarik onenak lortu dituztenei eskainitakoa.
2002: Bandera Berdea-Hiri Jasangarria Saria, elkarren segidako 6. urtez.
2001: FEMPek eta UNICEFeko Espainiako Batzordeak antolatutako Haurren Eskubideei eta Udal Politikari buruzko II. Lehiaketaren Saria, Haurren Partehartzea eta Famili Bitartekaritza programengatik. Azaroan entregatu zen.
2001: FEMPek eta UNICEFeko Espainiako Batzordeak antolatutako Haurren Eskubideei eta Udal Politikari buruzko I. Lehiaketaren Saria, “Haur Politika Integralen Sustapena” kategorian.
2000: Bandera Berdea-Hiri Jasangarria Sariaren urrezko Aipamena. Abenduan entregatu zen.
2000: Bandera Berdea-Hiri Jasangarria Saria hiririk garbienari (elkarren segidako laugarren urtez).
2000: Ingurumen Hezkuntzako Sari Nazionala eman zion Vitoria-Gasteizko Udalari Ingurumeneko V. Biltzar Nazionalak.
1999: NBEk Praktika Egokien nazioarteko hirugarren lehiaketan Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea aukeratu zuen munduko 100 jarduketa onenen arteko bat.
1999: Euskadi eta Nafarroako Hirigintzako Arkitektoen Elkarteak ematen duen Hiria, Hirigintza eta Ekologia Saria.
1999: Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen duen Bandera Berdea–Hiri Jasangarria Saria. Urte horretako abenduan jaso zen Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik.
1999: Expansión egunkariak eta Arthur Andersen enpresak emandako "Al municipio ecológico 1999" Saria (Mallorcako Calviá herriari eta biei). Bartzelonako IESArekin batera bi enpresa horiek Ingurumen eta Enpresaren inguruan urtero deitzen dituzten sarietako bat da. Isabel Tocino-k, Ingurumen Ministroak, entregatu zion martxoaren 18an.
1998: Lorezaintzako eta Paisaia Arteko Ikasketa Institutuak ohorezko saria eman zion Vitoria-Gasteizi Iberflora 98 azokan, hiri-paisaiaren eta lorategien arloan egindako lanagatik.
1998: Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen duen "Barrendero Ecológico" Saria hiririk garbienari (elkarren segidako bigarren urtez). Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik jaso zen.
1998: Ingurumenari buruzko IV. Biltzar Nazionalean, hiri jasangarriaren aipamen berezia eman zioten Udalari.
1997: abenduaren 23an, Multzo Monumental izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa.
1997: Kontsumitzaile Independienteen Elkarteak ematen zuen "Barrendero Ecológico" Saria hiririk garbienari. Urte horretako urrian jaso zen Romay Becaría Osasun Ministroaren eskutik.
1997: “Alimara” Turismo Sustapenaren XIII. Saria, Udalak argitaratutako “Vitoria-Gasteiz en todos los sentidos” gida turistikoari. Bartzelonako Turismo eta Ostalaritza Zentroak deitutako sari hau apirilaren 25ean jaso zuen.
1996: Europa mailako hiri jasangarriaren eredua.  Lisboan, urrian ospatu zen Hiri Jasangarrien II. Konferentzia.
1996: Vitoria-Gasteizko gizarte-etxeak eredutzat aukeratu ziren, Villette-n (Paris), urrian ospatu zen Hiri Segurtasunaren Europar Foroan.
1996: “Premios Real Fundación de Toledo” Saria Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea Erabat Zaharberritzeko Plan Bereziari, hiriko Erdi Aroko Hirigunean garatutako jarduketa-multzoaren arrakastagatik.
1996: Istanbulen, ekainean, egin zen Hábitat II izeneko gailurrean bere esperientzia azaltzeko aukeratua izan zuen, estatu-mailako adibide gisa.
1994: Zilarrezko Plaka Kirol Merezimenduari.  Urte bereko abenduaren 21ean jaso zuen Hezkuntza Ministerioko Kiroletako Kontseilu Gorenak emandako hau.
1994: Triángulo Rosa Saria Vitoria-Gasteizko alkateari, heterosexualen zein homosexualen Elkarte Zibilen Erregistroa irekitzen zuen lehenengo herri-agintea izateagatik.  1994ko ekainaren 21ean entregatu zioten Madrilen Gay eta Lesbianen Kolektiboak deitutako hau.
1993: Sport Quality 92 Saria. 1993ko maiatzaren 21ean jaso zuen.
1993: Bartzelona Hiria Kirol Saria.
1993: Finalista, Kiroletako Asturiasko Printzea Sarian.
1992: 1991ko Euskadi Kirol Saria. Lehendakariaren eskutik jaso zen 1992eko martxoaren 12an. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deitzen du.
1991: Finalista, Kiroletako Asturiasko Printzea Sarian.
1982: Europa Nostra Saria, Hirigune Historikoko zaharberritze-lanengatik.

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Kultur ibiladiak maiatzak 17. "Arabako Errioxa ezagutuz, bertako Arte-ondare Nagusiaren bidez".
Kultur Ibilaldiak 2008 programa medio, hirian eta probintzian zehar turismoa egitekoa aukera eskaintzen dizu Vitoria-Gasteizko Turismok
VI Arabako Pintxo eta Arabar Exioxako Ardo Astea
Maiatzaren 9tik 18ra ospatzen da VI Arabako Pintxo eta Arabar Exioxako Ardo Astea
Ken Follet VG-en


eguraldia VGen

2008ko maiatzaren 15ean
MIN.
MAX.
21º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala