- Vitoria-Gasteiz XXI. Agenda bereganatu zuen Estatuko lehenengo hiria
izan zela. XXI. Agenda, lurraldeen garapen jasangarrian oinarrituta aurrera
egiteko arauak ezartzen dituen tresna da.
- NBEk Praktika Egokien Nazioarteko Hirugarren Lehiaketan munduko 100
jarduketa onenen artean Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea aukeratu zuela.
- 42m2-ko gune berdea dagoela biztanleko, eta honek Europan finkatutako
berdegune gehien dituen hiria bihurtzen duela.
- Kirol-jardueraren batean matrikulatutako jende gehien duen hirietako
bat dela. Gaur egun, hirurogeita hamabost mila biztanle dira udal kirol-txartelaren
jabe, eta kopuru hau oso adierazgarria da kontuan hartzen badugu hirian berrehun
mila eta hogei biztanle luze daudela.