| 1181: | Nafarroako Antso VI.ak Gasteiz sortu zuen. |
|---|---|
| 1199: | Antso VII.a kanpoan zela, Alfontso VIII.ak Gasteiz inguratu zuen. |
| 1200: | Hiriak kapitulatu eta muga-babesa galdu zuen. Gaztelako erresuman sartu zen. |
| 1431: | Juan II.ak hiri izendatu zuen Gasteiz. |
| 1483: | Gasteiz ia 300 urtez arautu zuten Ordenantzak onartu ziren. Gaztelako Isabel erreginak erregalien zina hiriaren atarian egin zuen. |
| 1492: | Juduak hiritik bota zituzten eta Judimendi soroko kanposantua kontzejuari eman zioten. |
| 1522: | Utrecht-eko Adriano Kardinala Aita Santu izendatu zuten. Berria, Gasteizko Kordoi Etxean jaso zuen. |
| 1722: | Lehen inprenta heldu zen Gasteizera, Bartolomé Riego-ren eskutik. |
| 1765: | Peñafloridako kondeak sustatutako Euskalerriaren Lagunen Elkartea sortu zen. |
| 1781: | Plaza Berria eraikitzen hasi zen, Justo Antonio de Olaguibelen zuzendaritzapean. |
| 1813: | Napoleonen armadak garaituak Gasteizko Guduan. Gertakari honen omenez, orkestrarako lan bat sortu zuen Beethoven-ek. |
| 1905: | Kontzertuen erregimena babesteko Foru Liga sortu zen. |
| 1980: | Eusko Legebiltzarrak Vitoria-Gasteiz aukeratu zuen Euskadi hiriburu izan zedin. |
| MIN. 9º | ![]() | MAX. 19º |