Arabako Lautadaren
erdialdean dago, Madril eta gainerako Europa lotzen dituen N-1 errepidean.
Komunikazio-ardatza izan da betidanik hiria, Europa eta penintsularen
arteko bide ireki eta zubia. Bilbotik ordubete eskasera dago, Iruñatik ordubetera,
Santanderretik bi ordura, Zaragozatik hirura eta Madrildik lau ordu baino
gutxiagora.