Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapenerako Sailean dago txertatuta Vitoria-Gasteizeko Biltzar eta Turismo Zerbitzua. Turismo-sektorea informatzeko politika garatzea eta turistari egonaldi atsegina eskaintzera zuzendutako zerbitzu osagarriak ematea ditu eginkizunen artean.
Hona hemen, hain zuzen, gure zereginak zeintzuk diren:
-Goiuri eta Europa Biltzar Jauregiak kudeatzea..
-Aurreko hilabeteetan zein biltzarrak dirauen bitartean etengabeko koordinazioa izatea.
-Eremuak erreserbatu eta alokatzea.
-Instalazioak jardueraren arabera egokitzea.
-Jazoeran zehar arreta eskaintzea.
-Teknikari-zerbitzua.
-Jazoera ahalik eta egokien antolatzeko aholkularitza
-Bertaratutakoei turismo-eskaintza aurkeztea.
-Bertaratutakoei hiriaren inguruko turismo-agiriak ematea.
-Hiriko biltzar-jarduerari buruzko azterlanak.
-Sektoreko enpresei biltzar-jarduerari buruzko informazio igortzea.
-Sektore profesionalera zuzendutako Vitoria-Gasteizko biltzarren inguruko material berria hedatzea.