Ez baduzu nahi duzuna aurkitzen...
Edukia ez dago indarrean.
23/01/2009
Musikara hurbiltzeko era dibertigarria. Horrexek jarraitzen du izaten Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen familientzako kontzertu didaktikoen helburu garrantzitsuenetako bat.
Denboraldi honetarako sei kontzertu antolatu dira, urtarrila eta maiatza bitartean. Horietako lau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) emango ditu, eta beste biak Gasteizko Udal Musika Bandak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak familientzako kontzertuak eskaintzen dituen hamaikagarren urtea da hau; oraingoan, "Emoziozko tantak" leloa aukeratu dute. "Orkestraren jardunean familientzako kontzertuek ezaugarri estrategikoak dituzte. Musikarekiko zaletasuna transmititzeak biziki kezkatzen gaitu", nabarmendu du EOSeko zuzendari nagusi Iñigo Alberdik.
Orkestrak ikasturte honetan Principal antzokian emango duen lehen kontzertuak "Harparen sekretuak" izenburua du; urtarrilaren 31n (larunbata) izango da, 12:00etan. Agertokian bost harpa arrunt, harpa zelta bat eta perkusio talde bat aurkituko dituzte ikusleek. Instrumentu horrek -harizko zaharrentzat jotzen da- dituen soinu aukerak ezagutaraztea da helburua, haur eta nerabeei bereziki.
Orkestraren bigarren proposamena "Planeten soinua" da, musikaren eta zientziaren arteko zubi izan nahi duena. Hitzordua otsailaren 14an (larunbata) dago jarrita, 18:00etan, Principal antzokian. Bi aurkezlek (zientzialariak eta izaki mitologikoak) gure eguzki sistemako planetetan zehar eramango gaituzte bidaian, ilargian geldialdi bat egin eta eguzkira iristeko. Agertokian jarritako pantaila handi batek espazioko soinuak ikus-entzuten lagunduko digu.
Apirilaren 24an (ostirala),19:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ziklo honen barruko bigarren kontzertu sinfonikoa emango du, Principal antzokian. "Itsaso bete nota" du izenburu. Shostakovitx, Debussy, Telemann, Mendelsohn... eta besteren lanak joko dituzte. Besteak beste, Donostiako Aquarium-aren laguntza izan dute lan honetarako.
Bigarren urtez, hiru kontzertu horien aurretik -saioa hasi baino ordu eta laurden lehenago- sentiberatze lantegi bat egingo da. Doakoak dira eta orkestra entzuteko sarrera erosi duen edonork har dezake parte. 30 pertsonarentzako leku mugatua dago, beraz, lekua erreserbatu beharra dago. Izena emateko epea kontzertua baino 15 egun lehenago irekiko da.
Denboraldi honetan, Euskadiko Orkestra ez da txikienez ahaztu. Izan ere, maiatzaren 10ean,18:30ean, haurtxoentzako kontzertua emango du Federico Garcia Lorca antzokian. "Tik, tak, tok" izenburua du. Boskoitz haize boskoteak zenbait lan interpretatuko ditu, egokiera honetarako bereziki moldatuak.
Bestetik, Udal Musika Bandak bi kontzertu didaktiko emango ditu denboraldi honetan, Principal antzokian:
Principal antzokiko kontzertu didaktikoetarako sarrerak egun hauetan eros daitezke:
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehen sentiberatze lantegirako lekuak hartzeko epea, berriz, urtarrilaren27an hasiko da, Principal antzokiko leihatilan.
Maiatzaren 10eko haurtxoentzako kontzerturako sarrerak martxoaren bukaeran jarriko direla salgai aurreikusi da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.