Cabecera de la páginaSaltar al contenido de la columna de la derecha

Edukia ez dago indarrean. Edukia ez dago indarrean.

Mintzalagunak 2009-10ko ikasturterako jarduerak aurkezten du

07/10/2009

Izena emateko epea urriaren 15etik 31ra bitartean izango da, edozein euskaltegi edota gizarte etxetan aurkituko dituen izen-emate fitxak eta urte osorako 10 ?ko kostoa du.

Jada bi urte pasa dira Mintzalaguna programa Vitoria-Gasteizen martxan jarri zenetik eta ordutik hazten eta garatzen doan egitasmoa dugu, izan ere, iaz bakarrik 300tik gora pertsonek hartu zuten parte , 50 taldetan banatuta.

Aurten bi teknikari arituko dira egitasmoa dinamizatzeko, GEUko bulegoetan zein Amaian Zentroan izando dira eta blogean ekintza osagarrien berri eman eta mintzalagunen arteko harremanak sarearen bidez ere sustatzeko ahalegina egingo dute.

Aurtengo ekintza osagarrien egitaraua, besteak beste, honakoez osatuko da: Argazki lehiaketa, Sagardotegia, Mendi Orientazio ikastaroa hitzaldiak eta Laburmetraiak. Baita ere mintzalagunen arteko harremanak sustatu eta indartuko dituzten ekintzak eskaini ere: mus-txapelketa, mintzalagun topaketa irekiak...

"Ikasturte bukaeran programa baloratzen duten ebaluazio fitxak jasotzen

ditugu eta bertan, ehun fitxa inguru jaso dugu aurten, partaide guztiek esperientzia ontzat, oso ontzat edo bikaintzat hartzen dute. Horregatik guztiagatik, badugu ikasturte berri honetan zer eskaini. Hori dela eta, jende guztiari deialdia luzatu nahi diogu aurten (ere) Mintzalagunean parte har dezan. Gogoan izan Mintzalaguna Egitasmoak aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkiola euskal hiztun orori. Era berean, deialdi berezia luzatu nahi diogu euskaraz mintzatzen ohituta dagoenei".

Izena emateko epea urriaren 15etik 31ra bitartean izango da, edozein euskaltegi edota gizarte etxetan aurkituko dituen izen-emate fitxak eta urte osorako 10 €ko kostoa du.

Azaroa amaieran burutuko den aurkezpen ekitaldiarekin emango diogu hasiera ikasturte berriari.

Mintzalaguna 2009-2010 (1.23 MB)Mintzalaguna

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.

Contenido del pie de página