Edukia ez dago indarrean.
Guztira 45 ikuskizunek osatzen dute Udalaren Antzoki Sarearen neguko programazioa
13/01/2009
Helduentzat, txikienentzat edo familia osoarentzat: Udalaren Antzoki Sareak adin eta gustu orotarako ikuskizunak sartu ditu neguko egitarauan. Guztira antzerki, umore, musika eta dantza 45 proposamen dira, otsail, martxo eta apirilaren hasierarako.
Bestetik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Arloko zinegotzi ordezkari Maite Berrocalek programazio berriaren aurkezpenean nabarmendu duenez, 2008an Antzoki Sareak "oso ikusle kopuru handiak izan ditu".
Datozen hilabeteetarako antolatu diren 45 ikuskizunetatik, 29 helduentzat dira eta 16 haur eta familientzat.
Principal antzokia
Antzerkia
Principal antzokiko agertokian helduentzako sei antzezlan taularatuko dira:
-
Traspasos arabar konpainiaren "Me llamo Rachel Corrie" lanaren estreinaldia . Otsailaren 6an eta 7an.
-
"Seis lecciones de baile en seis semanas", Lola Herrera eta Juanjo Artero aktoreekin. Otsailaren 27an eta 28an.
-
"Un dios salvaje", Aitana Sánchez Gijón, Pere Ponce, Maribel Verdú eta Antonio Molero aktoreekin. Martxoaren 5ean eta 6an.
-
"El encuentro de Descartes con Pascal joven", José María Flotats aktorearekin. Martxoaren 13an eta 14an.
-
"La taberna fantástica", Alfonso Sastre antzerkigilearena, Centro Dramático Nacional-aren produkzioa. Martxoaren 27an eta 28an.
-
Ramón María del Valle-Inclánen "Los cuernos de don Friolera", Teatro Español-aren produkzioarekin. Apirilaren 3an.
Dantza
Otsailaren 14an Leipzig Balleta itzuliko da Principal antzokira, "Bach tanzt! (Bach dantzan!)"ikuskizunarekin, Johann Sebastian Bachen musika oinarritzat duena; hemengo kontserbatorioko ikasle ohi batek, Iciar Mendizabalek, hartzen du parte.
Opera
Berriro ere, Principal antzokian opera ikuskizun bat ikusteko egokiera izango dugu: martxoaren 19an Johann Strauss semearen "Die Fledermaus" (Saguzarra) lana eskainiko da, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko goi-tituluekin.
Musika
Musika ere protagonista izango da denboraldia honetan Principal antzokian. Abeslari eta talde hauek entzun ahalko dira:
-
Mikel Urdangarin. "Anek idatzi dit zutaz" lana aurkeztuko du, otsailaren 25ean.
-
Oreka TX. Txalapartariek "Nömadak TX zuzenean: musika bidaia bat" joko dute, martxoaren 7an.
-
Kontzertu Handien IV. Zikloa. Otsailaren 5ean hasiko da, Royal Philarmonic Orchestra-rekin; ekainaren 6ra arte beste lau talde eta interprete arituko dira zikloan.
-
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Denboraldi honetan hiru kontzertu eskainiko du, urtarrilaren 21ean eta otsailaren 9an eta 26an.
Familiarentzako antzerkia
Haurrek ere izango dute zer ikusi Principal antzokian. Zehazki, igande arratsaldetan lan hauetaz gozatu ahalko dute:
-
"Buuu!", Yllana konpainiarena. Ikuskizun honekin algaraka ikaratuko dugu beldurra. Otsailaren 8an.
-
"Inalanbrikak", Vaivén Teatro taldearena (euskaraz). Martxoaren 1ean.
-
"Magia teilatuan", Txalo Producciones konpainiarena (euskaraz). Martxoaren 15ean.
Kontzertu didaktikoak
Haurrentzako kontzertu pedagogikoak ere itzuliko dira Principalera denboraldi honetan.
Udal Musika Bandak kontzertu hauek eskainiko ditu:
-
"Alegia musikatuak". Martxoaren 8an.
-
"Mary Poppins". Apirilaren 5ean.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, berriz, lan hauek joko ditu:
-
"Harparen sekretuak". Urtarrilaren 31n.
-
"Planeten soinua", Kutxaespazio-ren eta Kanarietako Astrofisika Institutuaren laguntzarekin.
-
"Itsaso bete nota", Donostiako Aquarium-aren eta Kanarietako Zetazeoen Museoaren laguntzarekin.
Jesús Ibáñez de Matauco antzokia
Jesús Ibáñez de Matauco antzokian bi ziklo izango dira:
-
XXI. Mendeko Flamenkoa. Otsailaren 7tik apirilaren 14ra arte; Argentina, José Valencia, Juan Villar eta Rosario 'La Tremendita' kantariak arituko dira, bai eta Manolo Franco gitarra jotzailea.
-
Jim Aktual. Otsailaren 12an hasiko da, Producciones El Zurdo taldearen "Historia de fantasmas" lanarekin, eta ekainaren 6ra arte jarraituko du, beste hiru lanekin.
Federico García Lorca antzokia
Federico García Lorca antzokiak'Ikuskizuna Lakuan' zikloa hartuko du, zeinak lau antzezlana biltzen baititu. Lehena "Rock comedy show" izango da, Eric Jenicot 'Elliot' pailazoarena, otsailaren 27an.
Florida parkea
Txoroleku
Florida parkeko Txoroleku gunean otsailaren 7an hasiko da denboraldi berria, "Elmer, elefantea" lanarekin. Egitarauak zazpi ikuskizun dakartza, 1 eta 3 urte bitarteko zein 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat.
Sarreren salmenta
Neguko denboraldiko ikuskizunetarako sarrerak egun hauetan jarriko dira salgai:
-
Abonamenduak: urtarrilaren 27an.
-
Ikusle txartela: urtarrilaren 28an.
-
Aldez aurretiko salmenta: urtarrilaren 29an.
-
Salmenta arrunta: urtarrilaren 30etik aurrera.
Txoroleku gunerako sarrerak urtarrilaren 29tik aurrera erosi ahalko dira, Principal antzokiko leihatilan edo telefonoz (945 16 10 45), 10:00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.