Orriaren goiburuaEskuineko zutabeko edukira jauzi egin
Contenido de la Columna de la derechaSaltar al contenido central Contenido centralSaltar al pie de página

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea hiri inguruko ingurumena leheneratu eta zaharberritzeko asmo handiko plan baten ondorio da. Plan honen xede nagusia espazio honen balio ekologiko eta soziala berreskuratzea da, eta horretarako, paisaia eta ekologiaren aldetik balio handia duten hainbat enklabe uztartuz hiriaren inguruan naturak etenik izango ez duen gerriko bat sortu nahi da.

Zer da Eraztun Berdea? | Armentia | Errekaleor | Olarizu | Salburua | Zabalgana | Zadorra

Eraztun Berdearen Mapa

Albisteak

RSS

Gasteiz mendietan kontserbaziorako interesa duten intsektu saproxilikoei buruzko txostena

Intsektu saproxilikoek heriotzetik hurbil edo hilda dauden zuhaitzen zura behar dute bere bizi zikloaren atalen batean.

Eraztun Berdeko parkeen konexioak hobetzeko proiektuen proposamena

Eraztun Berdea ixten joateko lanek milioi bat euro erabili ahal izango lituzkete, eta hurrengo 3 urteetan 3 milioiko konpromisoko kreditu bat edukiko lukete.

Salburuko parkean saguzarrentzako jarritako babesleku artifizialen okupazioaren analisia, 2011. urtea

Ikerlan hau 2009an jarri ziren babeslekuek 2011n zein okupazio maila duten ezagutzeko lana da.

Contenido del pie de página