
Ekainaren lehen astean 2008ko Ingurumenaren Mundu Eguna izango da Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat jarduera antolatu ditu Agenda 21a, ingurumena eta aisialdiko eta hezkuntzako beste zenbait alderdi ardatz hartuta. Jarduerak ekainaren 2an hasiko dira eta ekainaren 8a arte luzatuko dira. Ekainaren 2an Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten ikasleek ura eta ibaiak aztertuz ikasturtean zehar egin duten lana aurkeztuko dute. Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna da, eta hori aitzakiatzat hartuz, Agenda 21aren adierazleen buletina aurkeztuko da. Asteari amaiera emateko, ekainaren 8an ingurumenaren jaia ospatuko da Olarizun, eta gaztetxoentzako zein helduentzako jarduera sorta ederraz gozatu ahal izango dugu. Egitarau osoa ondoko helbidean
dago: |
|||||||||||||||||||||
Euskal Herriko Unibertsitatearen tesi baten arabera, Salburua araztegi natural bikaina da Salburuko hezeguneek berebiziko garrantzia daukate bertako urmaeletan azaleratzen diren lurrazpiko uren arazketan. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den Miren Martínezek bere doktore tesian atera duen ondorio nagusia. Mirenek bost urtez aztertu ditu Arabako Lautadaren azpian dagoen akuiferoaren, nekazaritzaren eta hezeguneen artean dauden erlazioak. Ikerketak erakutsi duenez, nekazaritzan gehiegi erabiltzen diren ongarrien ondorioz nitrato kantitate handia daukaten lurrazpiko urek asko hobetzen dute kalitatea Salburuko hezeguneetan azaleratzen direnean. Arazketa natural honen eragileak lurzoruko bakterioek ahalbidetzen duten desnitrifikazioa eta landaredi urtarraren jarduera omen dira. Finean, Salburuko hezeguneak leheneratzeak beste eragin onuragarri bat daukala egiaztatu ahal izan da. Hala ere, oraindik oso kezkagarria da lurrazpiko urek nekazaritzatik datozen ongarrien ondorioz pairatzen duten kutsadura. Zentzu honetan, ez dirudi eragin askorik izan duenik Eusko Jaurlaritzak eskualde hau "nitrato bidezko kutsadurarekiko zaurkorra" zela adierazteak.
|
|||||||||||||||||||||
CEAk udalerriko lur erabileren mapa eguneratu du Lurren erabilerak eta okupazioa eta beren eboluzioa ezinbestean ezagutu behar diren oinarrizko aldagaiak dira lurraldearen kudeaketa eta plangintza integratua aurrera eramateko. Aldagai hauen analisiak informazio interesgarria eskaintzen du lurraldeak jasaten dituen eraldaketei buruz eta, beraz, derrigorrezkoa da informazio hori aldizka berrikustea eta eguneratzea, Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sisteman dauden gaikako beste geruza askorekin gertatzen den bezala. Duela gutxi Gasteizko lur erabileren 1:5.000 eskalako mapa eguneratu da, 2007ko abuztuan ateratako xehetasun handiko airetiko argazki baten interpretazioaren bidez. Geruza berri hau oso erabilgarria izan da Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren zenbait adierazle kalkulatzeko, hala nola lurraren erabilera jasangarriari dagozkienak. Geruza hau SI@Men osagarri garrantzitsua izango da, eta orain arte dauzkan 400 erreferentzia kartografikoak osatzeko balioko du. Lur erabileren mapa berria SI@Men ingurumen atlasean kontsultatu ahal da,
beste urte batzuetako geruzak bezala, sarean, ondoko helbidean: |
|||||||||||||||||||||
CEAk 2007an gauzatu dituen jardueren oroitza-txostena aurkeztu du Aurreko urteetan bezala, CEAk 2007an zehar gauzatu dituen jardueren inguruko oroitza-txostena prest dago jadanik. Txosten honetan hainbat lan nabarmendu dira, baina batez ere Eraztun Berdeko espazio berriak egokitzeko azken hilabeteetan egin diren lan garrantzitsuak, bioaniztasuna sustatzeko egin direnak eta ingurumen prestakuntzaren eta hezkuntaren alorrean egin direnak. Txostena ondoko helbidean
eskura daiteke: |
|||||||||||||||||||||
Energia ekaineko Hiri Ekologiaren Gelen protagonista izango da CEAk Hiri Ekologiaren Gelaren barnean ekainerako antolatu dituen hitzaldiek energiari lotutako alderdiak jorratuko dituzte. Ekainaren 5ean EEEren bi
teknikarik energia berriztagarriez eta etxeko aurrezpen energetikoaz arituko
dira: Ekainaren 18an bioerregaiek betiko erregaien aurrean alternatiba ote
diren eta beren erabilerak sortzen dituen arazoak aztertuko dira: |
|||||||||||||||||||||
Eraztun Berdearen inguruko 4. Itzulia bizikletaz Goienarekin Goiena mendi taldearekin eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailarekin batera, CEAk Eraztun Berdeko 4. BTT Itzulia antolatu du uztailaren 13rako. Martxa hau 33 km luze eta malda txikikoa izango da. Hiri osoa inguratuko da, Eraztun Berdea osatzen duten parke eta zidorretan barrena. Martxa hau ez da lehiatsua izango, eta herrikoia izan dadin nahi denez, tropelean egingo da ibilbide osoan. Jarduera honen xedea jendea Eraztun Berdearen proiektura hurbilaraztea da.
Oraindik gauzatze fasean dagoen proiektua izanik, martxaren parte
hartzaileek Eraztunaren ikuspegi globala eduki dezaten nahi da. Itzuli
honetako parte hartzaileek, egin den 4 urteetan zehar, Eraztun Berdearen
eboluzioa ikusi ahal izan dute, baita oraindik egiteke dagoena ere,
esaterako parkeen arteko konexioak. |
|||||||||||||||||||||
Vital Kutxaren Mejora Fundazioak bizikleta paseoak antolatu ditu aurten ere Eraztun Berdean Bigarren urtez, Vital Kutxaren Mejora Fundazioak bizikleta paseoak eskainiko ditu Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean zehar. Txango hauek aukera ederra dira Eraztun Berdea modu alternatibo eta osasuntsuan bisitatzeko. Paseoei ekiteko, ekainaren 4an Olarizu eta Mendiola bisitatuko dira. Guztira 8 ibilbide beteko dira, asteazkenero bat, datorren uztailaren 23a arte. Izena emateko Mejora Fundazioaren bulegoetara jo behar da, Diputazio kaleko 23. zenbakiko atarian. Ekimen honetan CEAk aholkularitza teknikoa eskainiko du eta bizikleta maileguko udal zerbitzuaren bizikletak utziko ditu. Informazio gehiago Mejora Fundazioaren webgunean: |
|||||||||||||||||||||
CEAk Vitoria-Gasteizko Nazioarteko XIII. Jolas Jaialdian lagunguko du Aurten ere CEAk Vitoria-Gasteizko Jolas Jaialdian parte hartuko du. Lankidetza hau 1997. urtean hasi zen, jaialdiaren bigarren urtean, Ingurumen Abentura izeneko espazioa diseinatu zenean. Urtez urte, Floridako parkean kokatzen den espazio hau jaialdian zehar gehien erabiltzen den guneetako bat da. Aurtengo XIII. saioan, CEAk bereziki bi jardueratan hartuko du parte: Aurkitu lorratza eta Birziklapenaren azoka. Jaialdia ekainaren 21etik 29ra izango da hiriaren erdialdean kokatuko diren hainbat gunetan. Jolas jaialdiari buruzko informazio gehiago: |
|||||||||||||||||||||
Salburuko anfibioei buruzko beste ikerketa bat egin da Azterlan honek Salburuko anfibioen populazioen inguruan 2007an zehar egin den laginketaren emaitzak analizatu ditu. Emaitzak aurreko beste kanpaina batzuetan (zehazki, 1999an eta 2005ean) eskuratutakoekin alderatu dira, ikerketa guneko anfibioen taldeen egoerak izan duen eboluzioa ezagutzeko. Nabarmendu behar da Salburuan EAEko anfibio eta narrastien komunitaterik osatuenak deskribatu direla. Ezin da aipatu gabe utzi baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina) presentzia. Espezie hau ordokietako hariztien oihanpeetan bizi da eta egun interes bereziko espezie gisa sailkatua dago Iberiar Penintsula mailan. Ikerketaren emaitzei dagokienez, joera ez da uniformea beste urte batzuetako emaitzekin alderatzen baditugu. 2005ean gertatu zen bezala, anfibio gazteen beherakada orokorra izan da 1999ko laginketarekin alderatuz gero. Beherakada hau uhandre palmatuaren helduen kasuan ere gertatu da, baina ur-igel arruntaren helduen kasuan gorakada izan da, 2007an 1999an baino ale gehiago aurkitu baitira. Bestalde, 3 espezietan (uhandre palmatua, apo arrunta eta ur-igel arrunta) ale gazteen behaketak emendatu egin dira, eta susperraldia izan dute 2005an izan zuten beherakadaren ondoren. 2005ean beherakada izan zuten helduetan ez da aldaketarik behatu, txantxiku arruntaren kasuan salbu. Espezie honek beherakada nozitzen du oraindik. Baso-igel jauzkariaren helduak aurkitu ez izana esanguratsua da 2005eko datuekin konparatuz gero, baina datu hau konpentsatzeko espezie honen 9 errute aurkitu dira bera bizi den habitatean.
Azterlan osoa eskuratzeko (gaztelaniaz, PDF, 1,39 MB): Aurreko urteetako ikerketak ere sarean daude eskuragarri: |
|||||||||||||||||||||
Eraztun Berdeko ekipamenduek ordutegi berriak edukiko dituzte 2008ko udan zehar Urtaro berriarekin batera, CEAk Erazun Berdeko ekipamenduen ordutegiak moldatu ditu eguzki argia hobeto aprobetxatzeko. 2008ko udako ordutegi berriak hauek dira: Irekitze eta itxiera ordutegiak
|
|||||||||||||||||||||
"Bioaniztasuna eta natur ondarea" argazki rallyan aurkeztu diren argaziei botoa emateko garaia da CEAk argazki rally bat antolatu du gure ingurune hurbilean daukagun bioaniztasun ikaragarria ezagutzera emateko eta gure natur ondareari jendaurrean balioa emateko. Lehiaketa hau Bioaniztasunaren Mundu Egunaren kariaz sortu da. Argazkiak onartzeko epea ekainaren 1ean amaitu zen. Ekainaren 2tik 8ra lehiaketara aurkeztu diren lanen lehen hautaketa egingo da jendeak webgunearen bidez beren botoa emanez. Ondoren, epaimahaiak lehiaketaren azken epaia emango du botazio herrikoian hautatu diren 20 lanen artean. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 12a baino lehen argitaratuko da Vitoria-Gasteiz udalaren webgunean. Informazio gehiago: |
|||||||||||||||||||||
Erakusketa: "Entzungor, soinuak eta gu" Ikusi, ukitu, dastatu, usaindu, entzun… zentzumenen bidez jasotzen eta sentitzen dugu gure ingurunea, eta ingurune hori da gu garen bezala egiten gaituena ere. Entzumenaz, soinuaz eta soinu inguruneaz arituko da erakusketa. Entzungor jarri zaio izena erakusketari, eta hain zuzen, galdera egin beharko genioke geure buruari, ez ote garen benetan entzungor; ez ote dugun benetan, ikusi gabe begiratu esan ohi den moduan, aditu gabe entzuten. Informazio gehiago: |
|||||||||||||||||||||
Maiatzean Bioaniztasunaren Mundu Eguna izan zen Egun honetarako antolatutako egitarauaren helburua gure inguruan planteatzen diren biodibertsitatea zaintzeko estrategiak erakustea izan zen, baita hiritarrei Vitoria-Gasteizko ondare naturalaren alderdi ezezagunak ezagutzera ematea ere. Egitarauaren baitan lehiaketak, hitzaldiak, ikastaroak eta ibilbide gidatuak egin ziren. Informazio gehiago: |
|||||||||||||||||||||
Ekainaren 1ean Peña Karriak Eraztun Berdearen inguruan antolatutako 5. Itzulia egin zen Beste urte batez, Ingurumenaren Mundu Egunaren aitzakia baliatuz, Peña Karria kirol elkarteak Eraztun Berdeko 5. Itzulia antolatu zuen ekainaren 1ean, CEAren laguntzarekin. Lankidetza ekimen hau Eraztun Berdearen erabilera publikoari dagokionez CEA sustatzen ari den filosofiarekin bat dator. Martxan zehar Eraztun Berdeko parkeak bisitatu ziren, Eskalmenditik hasi eta ondoren Zadorra ibaiaren ertza, Zabalganeko parkea, Armentiako basoa, hiriko hegoaldea, Olarizu, ekialdeko auzo berriak, Salburuko parkea eta Alegría ibaiaren korridorea zeharkatuz. |
|||||||||||||||||||||
Erakusketa: "Bernardo Lara, gainak, hostotzak eta izakiak" "Gainak, hostotzak eta izakiak" erakusketan Bernardo Lara margolariaren olio pinturen sorta bat bildu da. Egileak dioenez, "Europako Mendietako paisaiak eta izakiak islatzen dituzte, bai nire interes pertsonalagatik bai duela urte asko suz eta harriz markatu ninduen espazio bat adierazteko beharra nuelako".
Informazio gehiago: |
| CINDAko bibliografi berriak |
CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak
(CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du
ondoko web helbidean: |
| CEAren deialdiak |
| Ingurumenaren Mundu Eguna |
Egunak: 2008ko ekainaren 2tik ekainaren 8ra |
| Hiri Ekologiaren Gela: "Energia berriztagarriak eta energia aurrezpena etxean" |
Eguna: 2008ko ekainaren 5 |
| Hiri Ekologiaren Gela: "Bioerregaiak eztabaidagai" |
Eguna: 2008ko ekainaren 18 |
| Eraztun Berdeko 4. Itzulia bizikletaz Goienarekin |
Eguna: 2008ko uztailaren 13 |
| Erakusketa: "Bernardo Lara, gainak, hostotzak eta izakiak" |
Egunak: 2008ko maiatzaren 22tik ekainaren 22ra |
| Erakusketa: "Entzungor, soinuak eta gu" |
Egunak:
2008ko uztailaren 3tik abuztuaren 3ra |
|
Aldizkari digital hau edo
CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin
baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta
elektroniko bat
siam@vitoria-gasteiz.org
helbidera. Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko. |
|
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko
etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz Tfnoa.: 945 16 26 96 E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org |
| Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera. |