Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO ALDIZKARI DIGITALA

2008ko martxoaren 31 - 32. zenbakia

Bizikleta maileguko udal zerbitzua itzuli da
Bizikleta maileguko zerbitzua martxoaren 4an jarri zen abian. Aurten 260 bizikleta egongo dira eskuragarri hamairu mailegu puntutan, eta zerbitzua urte osoan mantenduko da.

Vitoria-Gasteizen bizikletaren mugikortasunerako sare berria osatzeko proposamena
Proposamen honen bitartez, egun existitzen diren bidegorrien 59 kilometroak hedatu eta 145 kilometro luze izango den sare bat osatu nahi da. Bizikletentzako benetako sare bat sortu nahi da, jadanik existitzen diren tarteak sendotuz eta lotuz. Sarea osatzeko, hiria iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzea ahalbidetuko duten ardatz seguru eta funtzionalak eratuko dira.

Salburuko biodibertsitatea hobetzeko INBIOS proiektuak FEMPek emandako sari bat irabazi du
INBIOS proiektuaren baitan, 2008. eta 2009. urtean neurri sorta bat abian jarriko da Salburuko hezeguneetako biodibertsitatea emendatzeko asmoz.

Amaitu dira Olarizuko arboretoaren lehen fasearen lanak
Olarizuko arboretoa Vitoria-Gasteizko lorategi botanikoa izango denaren lehen zatia da. Bere helburua Europako eskualde guztietako zuhaitz eta zuhaisken erakusleiho izatea da. Kontinente osoko landaredi nabarmenena ezagutarazi eta kontserbatu nahi da hiritik hurbil egongo den espazio publiko batean.

Zadorrako urtegien larrialdi egoera ia kalterik gabe igaro da

Vitoria-Gasteizek Fundació Fòrum Ambientalen Hiri Iraunkorraren Saria ematen duen epaimahaia atotsi zuen

Amaitu dira Zadorraren parkea Gobeu eta Krispiña artean hondakinez garbitzeko lanak

Udalak Zabalganeko parkearen egokitzea esleitu du, 773.000 euroan

Laster abian jarriko da 2008ko aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua

Loreontziko lorezaintzako lantegien udaberriko saioan udako loreak zaintzen irakatsiko da

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik: apirileko eta maiatzeko lantegiak

Klima aldaketa izango da hurrengo Hiri Ekologiaren Gelaren gaia

Aldabe gizarte etxea "Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago" jardunaldien egoitza izango da berriro ere

Bertako landareak sustatu eta zabaltzeko kanpainaren balantzea

"Ingurumenaren biografiak" erakusketa
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

Bizikleta maileguko udal zerbitzua itzuli da

Bizikleta maileguko zerbitzua martxoaren 4an jarri zen abian. Aurten 260 bizikleta egongo dira eskuragarri hamairu mailegu puntutan, eta zerbitzua urte osoan mantenduko da.

Aurten zerbitzuak hainbat berritasun dauzka, besteak beste:

  • Bi mailegu puntu gehiago daude: Lakua merkataritza gunea eta Artium museoa

  • Sendoagoak diren 300 bizikleta berri erosi dira

  • Aparkaleku berriak, erosoagoak eta modernoagoak, jarri dira mailegu puntuetan

  • Bizikletentzako edukiontziak jarri dira mailegu puntu askotan, bizikletak babestuago egon daitezen bai lapurren eta bandaloen aurka eta bai klimaren gorabeheren aurka ere

  • Bizikletak konpontzeko zerbitzu ibiltari iraunkorra dago, bizikleta hondatuak mailegu puntuetan konpondu ahal izateko, bizikletak berrantolatzeko eta tokian bertan konpon ezin daitezkeenak gordetzeko

Izena emateko interesa daukaten lagunek mailegu puntuetan eman ahal izango dute: Arriaga, Lakua, Aldabe, Iparralde, El Pilar, Judimendi edo Hegoalde gizarte etxeetan, Mendizorrotzeko edo Ariznabarreko kiroldegietan, Turismo Bulegoan, El Boulevard edo Lakua Centro merkataritza guneetan edo Artium museoan.

Ekimen honen azken helburua bizikleta Vitoria-Gasteiz hirian garraio modu arrunta bihur dadin da.

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizen bizikletaren mugikortasunerako sare berria osatzeko proposamena

Proposamen honen bitartez, egun existitzen diren bidegorrien 59 kilometroak hedatu eta 145 kilometro luze izango den sare bat osatu nahi da. Bizikletentzako benetako sare bat sortu nahi da, jadanik existitzen diren tarteak sendotuz eta lotuz. Sarea osatzeko, hiria iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzea ahalbidetuko duten ardatz seguru eta funtzionalak eratuko dira.

Vitoria-Gasteizko bizikleten sarea hedatzeko proposamenean kontuan hartu diren irizpide nagusiak ondoko hauek izan dira:

  • Sarearen estaldura: Sareak hiriko edozein puntutik 250 m baino distantzia txikiagora egon behar du, hau da, bizikletaz minutu bateko distantziaren parekora
  • Tarteen arteko jarraikortasuna eta konexioa: Sarea osatuko duten bide zatiek elkarri ondo lotuta eta ondo seinaleztatuta egon behar dute, batez ere elkarguneetan
  • Udalerriaz gaindiko loturak: Sarea beste sare batzuekin lotuta egongo da, esaterako Eraztun Berdeko bidesarearekin eta hiriaren inguruko bide berdeekin
  • Hiriko ekipamenduetara eta jarduera sortzaile diren puntuetara iristea: Sarearen bidez, hiriko ekipamenduetara (hezkuntza, kultura, kirola, osasuna eta gizarte zerbitzuak) modu errazean iritsi ahal izango da, bai eta jarduerak eta zerbitzuak sortzen dituzten beste puntu batzuetara, hala nola azokak, parkeak, industrialdeak eta aisiaguneak
  • Aldageltokiekin lotura: Bizikleta eta beste garraio mota batzuk konbinatzeko, sarearen bidez aldageltokietara iritsi ahal izango da
  • Beste mugikortasun sare batzuekin integrazioa: Bizikletentzako sarea beste garraio sareekin integratu beharko da, bai ibilbideari dagokionez bai kalearen sekzioak dakartzan baldintzei dagokionez, kale bakoitzaren ezaugarri morfologikoen, erabilera motaren eta zirkulazio kopuruaren arabera banaketa maila ezberdinak eta elkarbizitza motak ezarriz

Sare hau Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean bildutako diseinuetan oinarritzen da. Proiektuaren garapenean Bizikleteroak elkartearen iradokizunak hartu dira kontuan. Sarearen estaldura (bizikleta saretik 250 metro baino gutxiagora egongo den biztanle ehunekoa) %83,8koa izango da sare nagusiaren kasuan eta %85,7koa bigarren mailako sarean. Saretik ekipamenduetara iristeko aukerari dagokionez, ekipamenduen %67,1a saretik minutu batetik beherako distantziara egongo da, %98a hiru minututik beherako distantziara eta %98,8a bost minututik behera.

Laster, sarea eratzeko beharrezkoak diren lanak deskribatu, diseinatu eta dirutan baloratuko duen oinarrizko eraikitze proiektua kontratatzeko urratsak egingo dira.

Aurkibidera igo

Salburuko biodibertsitatea hobetzeko INBIOS proiektuak FEMPek emandako sari bat irabazi du

Espainiako Ingurumen Ministerioak eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) "Biodibertsitatea Jagoteko Estrategia Bateratuan" aurreikusi dituzten jardueren baitan, "Biodibertsitatea Handitzeko Proiektuen Leihaketak" sariak eskaintzen ditu biodibertsitatea handitzera zuzendutako politika, plan eta programak prestatzeko proiektuentzat. Sari hauek "+ Biodiversidad" deitutako sarearen partaide diren tokiko gobernuen artean banatzen dira.

Ingurumen ministro Cristina Narbonak eta FEMPeko lehendakari eta Getafeko alkate Pedro Castrok banatu zituzten sariak. Vitoria-Gasteizko Udaleko ingurumen zinegotzi den Alba Cañadasek gure udalerriari zegokion saria jaso zuen, Salburuko hezeguneetan biodibertsitatea handitzeko sortu den INBIOS proiektuagatik.

Gainerako sarituak Jaengo Aldundia, Palentziako Aldundia, Jaengo Udala eta Vilvestreko Udala (Salamanca) izan ziren. Saridun bakoitzak 200.000 euro inguru jasoko ditu bakoitzak bere proiektua gauzatzeko.

INBIOS proiektuaren baitan, 2008. eta 2009. urtean neurri sorta bat abian jarriko da Salburuko hezeguneetako biodibertsitatea emendatzeko asmoz.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/9/641.shtml

Aurkibidera igo

Amaitu dira Olarizuko arboretoaren lehen fasearen lanak

Olarizuko arboretoa Vitoria-Gasteizko lorategi botanikoa izango denaren lehen zatia da. Bere helburua Europako eskualde guztietako zuhaitz eta zuhaisken erakusleiho izatea da. Kontinente osoko landaredi nabarmenena ezagutarazi eta kontserbatu nahi da hiritik hurbil egongo den espazio publiko batean.

Proiektua 5 fasetan garatuko da, eta bakoitza baso mota bati zuzenduta egongo da: baso mediterraneoak, baso epel submediterraneoak, baso epelak, baso borealak eta baso subalpino eta oromediterraneoak.

Lehen faseko lanetan 134 espezietako 12.000 zuhaitz, zuhaiska, mulu eta liana landatu dira, eskualde mediterraneoko baso nagusiak ordezkatuz. Lanak 2007ko urrian hasi ziren eta 2008ko otsailean amaitu dira, eta lurraren prestaketa lanak eta landaketa egiteaz gain, gune osoa alde batetik bestera zeharkatzea ahalbidetuko duen bide sare bat eraiki da. Zazpi hektareako gune hau Olarizuko zelaien ekialdean dago.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/4/364.shtml

Aurkibidera igo

Zadorrako urtegien larrialdi egoera ia kalterik gabe igaro da

Martxoaren 25ean, Zadorrako urtegien urak hartu zuten maila altua ikusirik, uholdeen aurkako larrialdi planean aurreikusitako prozedura jarri zen abian eta egoera aztertzeko ardura duen erakundearteko mahaia bildu zen. Mahai honetan Vitoria-Gasteizko Udalak hainbat ordezkari dauzka: ingurumen arloko zinegotzi ordezkaria, AMVISAko presidentea eta gerentea, herritarren segurtasunerako saileko zuzendaria eta CEAko teknikari bat.

Urtegien egoera ikusirik eta hurrengo orduetan eurijasa handiak gertatuko zirela zioten iragarpenak kontuan hartuz, mahaiak Uribarri Ganboako urtegiaren uhateak irekitzeko eta 20 m3/s ur askatzeko eskatu zuen aho batez. Hurrengo egunean, Urrunagako urtegia ere egoera kezkagarrian zegoela iritzita, mahaiak presa honetako uhateak ere zabaltzea eskatu zuen, ur kantitate bera askatzeko. Azken erabaki honek aurrekari bakarra zeukan azken 40 urteetan. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak berehala bete zituen eskatutako neurriak. Azkenik, martxoaren 27an, iragarpen meteorologikoak ikusita, larrialdi egoera amaitutzat ematea erabaki zen. Itxura batean, kalte arinak besterik ez dira gertatu ibaiertzeko lursail batzuetan.

Nabarmendu behar da aurten ere, iaz gertatu bezala, inplikatutako erakunde guztien arteko ulermen onak krisia modu egokian kudeatzea ahalbidetu duela eta auzian zeresana zuten denen interesak kontuan hartu direla.

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizek Fundació Fòrum Ambientalen Hiri Iraunkorraren Saria ematen duen epaimahaia atotsi zuen

Vitoria-Gasteizko Udalak Fundació Fòrum Ambientalen Hiri Iraunkorraren Saria ematen duen epaimahaia hartu zuen otsailaren 29an. Erakunde honek iraunkortasunaren aldeko ekintzak modu egokian bete dituzten Espainiako tokiko administrazio publikoak saritzen ditu sari honen bidez. Saria 5.000 biztanle baino gehiago dauzkaten udalerriek eta udalaz gaindiko tokiko erakundeek jaso dezakete.

Iaz saria Vitoria-Gasteizek irabazi zuenez, hurrengo urterako bilera (aurtengoa alegia) gure hirian egin zen, mekanika hori jarraitzen baitu sari honek.

Epaimahaian Vitoria-Gasteizko ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek hartu zuen parte. Berataz gain, ondoko erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte: Bartzelonako eta Madrileko udalak, Ingurumen Ministerioa, Catalunyako Generalitata, Andaluziako Junta, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioa, Catalunyako Energia Institutua eta Fundació Fòrum Ambiental.

Aurkibidera igo

Amaitu dira Zadorraren parkea Gobeu eta Krispiña artean hondakinez garbitzeko lanak

2007ko azaroaren eta 2008ko otsailaren artean hainbat lan egin dira Zadorra ibaiaren parkean, Gobeu eta Krispiñako araztegiaren artean, hondakinak aurkitu eta kentzeko. Lan hauek Zadorra ibaiaren ertzak Vitoria-Gasteiz hiriaren parean ekologikoki eta paisajistikoki egokitzeko planaren barruan daude.

Jarduera esparrua ibaiaren ezkerreko ertza izan da. Garbiketa 23 hektarea inguruko azaleran eta ibaiertzaren 3 kilometro inguruko luzeran egin da. Azalera honen erdia baino gehiago oso narriatua zegoen, mota eta jatorri askotako zabor pilaketa handiak baitzituen. Jardueraren helburu nagusia gune osoa garbitzea eta baimenik gabeko baratze eta asentamenduak desegitea izan da. Guztira, 1.000 tona hondakin geldo, 230 tona egur, 215 tona hiri hondakin solido eta 32 tona metal jaso dira. Horrez gain, pneumatiko eta zuntz-zementuzko plaka asko eta abandonatutako hainbat ibilgailu bildu dira.

Garbiketa fase hau amaitu ondoren, lekuaren leheneratze ekologikorako aurreikusi diren zuhaitz landaketei ekin zaie.

Aurkibidera igo

Udalak Zabalganeko parkearen egokitzea esleitu du, 773.000 euroan

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak sustatu eta gainbegiratu du proiektua, Zabalganeko parkea -Eraztun Berdea osatzen lehena- osotara hobetzeko helburuarekin.

Egokitze honen bitartez parkea Zabalganeko auzo berriaren egitura urbanoan hobeto integratu nahi da, eta Areatza kaleko lanek ukitutako parkearen zatia lehengoratu. Halaber, parkearen barruko ibilbideak berrantolatuko dira, ibiltzea errazagoa izan dadin, eta haurrentzako jolaslekuak jarriko dira.

Lanaren aurrekontua hasieran 936.769 eurokoa bazen ere, azkenean 773.116 euro kostako zaio administrazioari. Sei hilabeteko epean burutu beharko da lana.

Aurkibidera igo

Laster abian jarriko da 2008ko aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua

Aurreko urteetan bezala, CEAk laster jarriko du abian helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua. Aurten maiatza eta uztaila bitartean izango da.

Alde batetik, helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa egingo da. 10 urte igaro dira jadanik ikastaro honen lehen ekitaldia egin zenetik. Bertan 55 urtetik gorako 30 lagunek hartu ahal izango dute parte.

Bestalde, gazteagoek ere interesa erakutsi zuten iaz baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Hori dela eta, berriro ere "Baratze ekologikoak: zure topalekua" izeneko ikastaroa eskainiko zaie 18 eta 55 urte bitarteko 30 laguni. Lantegi honetan zehar baratze bat modu iraunkorrean eta ingurumenarekin modu adeitsuan lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskainiko dira.

Ikastaroak amaitu ondoren, 60 pertsona hauek 75 m²-ko lursail batez gozatu ahal izango dute Urarteko baratzeetan, Abetxuku auzoan. Bertan ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jarri ahal izango dituzte, Zadorra ibaiaren alboko ingurune eder batean.

Aurkibidera igo

Loreontziko lorezaintzako lantegien udaberriko saioan udako loreak zaintzen irakatsiko da

Loreontziko lorezaintza lantegiek aukera interesgarria eskaintzen dute loreak, lorategiko landare zurkarak eta landare erabilgarriak landatzen ikasteko aire zabaleko ingurune natural batean. Lantegiak urte osoan zehar egiten dira Olarizuko baratzeetan eta Olarizuko etxaldean.

2008ko apirilaren 7aren eta ekainaren 18aren artean udaberriari dagokion lantegia gauzatuko da. Lantegian udako loreak, landareen konposizioak eta landare usaintsu, jangarri eta sendagarriak aztertuko dira, besteak beste.

Lantegi honetan izena emateko epea martxoaren 25etik apirilaren 4ra izango da. Izena emateko, Olarizuko etxaldera jo edo telefonoz deitu 945 162696 zenbakira.

Aurkibidera igo

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik: apirileko eta maiatzeko lantegiak

Apirilean eta maiatzean zenbair jarduera egingo dira Olarizuko baratzeetan basa landareen erabilgarritasuna ezagutzera emateko.

Bi hilabete hauetarako aurreikusi diren lantegiak hauek dira:

  • Apirila: Saskigintza lantegia
  • Maiatzaren 6: Amodiorako eta desamodiorako landareak
  • Maiatzaren 13: Landare toxikoak
  • Maiatzaren 20: Udaberriko eta udako txertoak frutarboletan
  • Maiatzaren 27: Udako inausketak frutarboletan

Eguna: astearteak
Norentzat: jende ororentzat
Ordutegia: 16:00-17:30
Plazak: 15 lagun lantegi bakoitzean

Izena emateko, Olarizuko etxaldera jo edo deitu telefonoz 945 162696 zenbakira.

Aurkibidera igo

Klima aldaketa izango da hurrengo Hiri Ekologiaren Gelaren gaia

2007ko urrian Klima Aldaketaren inguruko Liderren Espainiako I. Topaketa egin zen Sevillan. Topaketan "Klima Proiektua" izeneko mugimendua aurkeztu zen. Estatu Batuetako lehendakariorde ohi Al Gorek sortutako mugimendu honen xedea mundu osoko herritar eta gobernuak Lurrak jasango duen berotze globalaren inguruan kontzientziatzea da. "Egia deserosoa" lanaren egileak 220 lagun prestatu zituen Sevillan bere mezua barreia dezaten.

Apirilaren 15ean Al Gorek prestatutako lagunetako batek, Eduardo Ochoa de Aspuruk, klima aldaketaren inguruan hitz egingo du hurrengo Hiri Ekologiaren Gelan.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/644.shtml

Aurkibidera igo

Aldabe gizarte etxea "Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago" jardunaldien egoitza izango da berriro ere

Beste urte batez, Aldabe gizarte etxeak antolatzen dituen "Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago" jardunaldien baitan, Hiri Ekologiaren Gelak gai honen inguruko hitzaldi bat prestatu du. Bizikleta hirietako mugikortasunerako alternatiba erreala bihurtzeko bidean hainbat hiri egiten ari diren lanaren erakusgarri gisa, aurten Sevillako esperientzia erakutsiko da.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/645.shtml

Aurkibidera igo

Bertako landareak sustatu eta zabaltzeko kanpainaren balantzea

Otsailaren 29an bertako landareak sustatu eta zabaltzeko kanpaina amaitu zen. Kanpaina hau urtero egiten da Olarizuko baratzeetako baso mintegian.

Kanpaina honek onarpen zabala dauka, ez soilik hiriko jendearen artean, baita inguruetako jendearen artean ere.

2007ko abenduaren 3a eta 2008ko otsailaren 29a artean, 237 lagun hurbildu zen Olarizura baso mintegian ekoizten diren espezieak ezagutzera, eta bertako landareen sorta ba eraman zuten bai basoak berroihaneztatzeko bai beren lorategi edo lursailak apaintzeko.

Aurkibidera igo

 "Ingurumenaren biografiak" erakusketa

Erakusketa honek Asiako hainbat herrialdetako testigantzak jaso ditu. 17 hormirudiren bitartez, hainbat lagunek beren ingurumenean bizi izan dituzten aldaketen deskribapena egin nahi izan da, beren esperientzien eta bizipenen biografia beste modu batean eratuz.

Erakusketaren egile diren Andrew Rickardek eta Eider Huertasek Garapen Iraunkorraren aldeko Hezkuntzaren Nazio Batuen Hamarkada sustatzeko egitasmoen testuinguruan kokatu dute proiektu hau. Bi egileek Asiako 13 herrialdetan barrena bidaiatu zuten 2006ko martxotik abendura arte.

Erakusketa 2008ko apirilaren 17tik maiatzaren 18ra egongo da zabalik, Olarizuko etxaldeko erakustaretoan.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/643.shtml

Aurkibidera igo

"Animalien idazkera" erakusketa ikusgai apirilaren 13a arte

Erakusketa hau gure mendi eta landetan barrena eramango gaituen ibilbidea da. Animalien hizkuntza sekretua ezagutzeko aukera ederra da. Ekosistemetako osagai animatuak zein diren erakutsiko da, baina haiek ikusi gabe, soilik beren bizileku diren tokietan uzten dituzten mezuak behatu eta interpretatuz.

  • Egunak: 2008ko martxoaren 13tik apirilaren 13ra

  • Ordutegia: asteartetik ostiralera, 16:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

  • Tokia: Olarizuko etxaldeko erakustaretoa 

  • Norentzat: jende guztiarentzat

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/20/635.shtml

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://siam.vitoria-gasteiz.org

CEAren deialdiak
Aisialdiko baratzezaintza ekologikoa

Egunak: 2008ko maiatzaren eta uztailaren artean
Izena emateko epea: 2008ko apirilaren 11 arte
Tokia: Urarteko baratzeak (Abetxuko)

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/73.shtml

Loreontziko lorezaintza lantegia

Egunak: 2008ko apirilaren 7tik ekainaren 18ra
Izena emateko epea: 2008ko martxoaren 25etik apirilaren 4ra
Tokia: Olarizuko baratzeak

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/74.shtml

Olarizuko baratzeak zuretzat zabalik

Egunak: Asteartero
Tokia: Olarizuko baratzeak

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/304.shtml

Hiri Ekologiaren Gela: klima aldaketaren erronka

Eguna: 2008ko apirilaren 15
Tokia: Goiuri jauregiko Pedro Martínez de Álava aretoa

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/20/644.shtml

Erakusketa: "Animalien idazkera"

Egunak: 2008ko martxoaren 6tik apirilaren 6ra
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/635.shtml

Erakusketa: "Ingurumenaren biografiak"

Egunak: 2008ko apirilaren 17tik maiatzaren 18ra
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/643.shtml

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.