Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO ALDIZKARI DIGITALA

2008ko urtarrilaren 28 - 31. zenbakia

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik
Ekimen honen xedea Olarizuko baratzeetan egiten diren jarduera guztiak ezagutzera ematea da. Horretarako, ibilbide, hitzaldi eta lantegien sorta bat antolatu da.

Laster abian jarriko da 2008ko aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua
Aurreko urteetan bezala, CEAk laster jarriko du abian helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua. Aurten maiatza eta uztaila bitartean izango da.

Aurtengo Hezeguneen Mundu Egunean bisitaldi gidatu bat egingo da bizikletaz Salburuan barrena
Horrez gain, CEAk Hezeguneen Mundu Egunerako prestatu duen programaren baitan baso igel jauzkaria behatzeko Salburuan barrena egiten den gaueko bisitaldi tradizionala ere antolatu da.

Martxoan "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren landaketa egingo da

Eraztun Berdeko ibilaldiak Vital Kutxaren Mejora Fundazioarekin lankidetzan

2008an bizikleta maileguko zerbitzua urte osora hedatuko da

Otsaileko Hiri Ekologiaren Gelan euskal hezeguneen kudeaketa aztertuko da

"Animalien idazketa" erakusketak animaliek naturan uzten dituzten aztarnak interpretatzen erakutsiko du
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik

Ekimen honen xedea Olarizuko baratzeetan egiten diren jarduera guztiak ezagutzera ematea da. Horretarako, ibilbide, hitzaldi eta lantegien sorta bat antolatu da.

Neguko egitarauan urte sasoi honi lotutako jarduerak antolatuko dira. Hain zuzen, ondoko gaiak aztertuko dira: frutarbolen neguko txertoak, frutarbolen neguko inausketak eta xaboi naturalen prestaketa.

Lantegien gehieneko parte hartzaile kopurua 15 lagunekoa da. Parte hartzaileen hautaketa izena ematen den ordenan egingo da. Lantegiak doan dira.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/304.shtml

Aurkibidera igo

Laster abian jarriko da 2008ko aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua

Aurreko urteetan bezala, CEAk laster jarriko du abian helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitaraua. Aurten maiatza eta uztaila bitartean izango da.

Alde batetik, helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa egingo da. 10 urte igaro dira jadanik ikastaro honen lehen ekitaldia egin zenetik. Bestalde, gazteagoek ere interesa erakutsi zuten iaz baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Hori dela eta, berriro ere "Baratze ekologikoak: zure topalekua" izeneko ikastaroa eskainiko zaie 18 eta 55 urte bitarteko 30 laguni.

Izena emateko epea martxoan irekiko da.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/73.shtml

Aurkibidera igo

Aurtengo Hezeguneen Mundu Egunean bisitaldi gidatu bat egingo da bizikletaz Salburuan barrena

Ibilbide hau otsailaren 2an egingo da, goizean. Horrez gain, CEAk Hezeguneen Mundu Egunerako prestatu duen egitarauaren baitan baso igel jauzkaria behatzeko Salburuan barrena egiten den gaueko bisitaldi tradizionala ere antolatu da. Bisita otsailaren 22an izango da, edozeinek parte hartu dezake eta bere xedea animalia hauekiko begirunea eta ezagutza sustatzea da, alde batetik, eta urmaelaren barrutik gaueko paseotxo bat ematea, bestetik.

Kontuan izan leku kopurua mugatua dela, eta izena aurretiaz eman behar dela.

Egitarau osoa Eraztun Berdearen webgunean kontsulta daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/356.shtml

Aurkibidera igo

Martxoan "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren landaketa egingo da

Urtero bezala, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainari ekin dio gabonetan. Aurten kanpainaren landaketa Zadorra ibaiko ertzak leheneratzera zuzenduko da. Espezie nagusi gisa haritza erabiliko da, eta berari lagunduz, hariztiei lotutako beste zenbait espezie, denak udalerriko ibai eta erreken ertzetan jatorriz existitzen zirenak.

"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren XII. ekitaldi hau abenduaren 20an hasi zen, Plaza Berrian kokatutako karpa batean 1.500 landare banatu zirenean. Kanpaina honek bi helburu ditu: alde batetik, Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko basoguneak eraberritzea, eta bestetik, bertako landareen erabilera sustatzea lursail partikularren ohianeztatze eta apainketan.

Kanpainaren bigarren fasean zuhaitzak Zadorra ibaiko ertzean, Krispiña inguruan, landatuko dira, eta ondoren ureztatu eta ongarritu egingo dira. Landaketa martxoaren 9an egingo da, goizeko hamaikak eta arratsaldeko ordu biak artean. Jardunaldia alaitzeko, haurrentzako jarduerak antolatuko dira eta askari txiki bat eta kanpainaren oroigarri bat banatuko da parte hartzaile guztien artean.

Orain arte egin diren 12 kanpainetan zehar 43.000 landare banatu dira guztira. Horietatik 17.000 inguru Eraztun Berdeko parkeetan landatu dira; gainerakoek 12 urte hauetan zehar jardueran parte hartu duten milaka lagunen lorategi eta baratzeak aberastu dituzte.

Aurkibidera igo

Eraztun Berdeko ibilaldiak Vital Kutxaren Mejora Fundazioarekin lankidetzan

Vital Kutxako Mejora Fundazioak hainbat jarduera eskaintzen du adinekoen ongizatea eta bizitza-egoera hobetzeko, eta horietatik ugari dira aisialdirekin loturik eskaintzen dituenak.

Horien artean Eraztun Berdeko ibilaldiak ekimena dago. Eraztun Berdeko eta hiri inguruko parke eta espazioak ezagutzeko txangoak dira, eta badute bitxitasunik, izan ere Mejora Fundazioko boluntarioak izaten baitira gidari. CEAk materialak eta laguntza teknikoa jartzen du. Aurten ibilbideak berrantolatu egin dira, erakargarriagoak izan daitezen, eta irteera kopurua 10era murriztu da. Ibilbideak 2007ko azarotik 2008ko urtarrila bitartean egin dira, eta bertan 1.000 pertsonak hartu dute parte.

Ekimena bukatu berri da. Ibilbideak 2007ko azaroaren 7tik 2008ko urtarrilaren 23ra bitartean izan dira, asteazkenetan. Programari amaiera emateko, urtarrilaren 24an, "Adopta ezazu zuhaitz bat eta hazi berarekin" kanpainako landaketa egin zen.

Aurkibidera igo

2008an bizikleta maileguko zerbitzua urte osora hedatuko da

2007an bizikleta maileguko sistema martxoaren 30ean hasi zen eta azaroaren 30a arte egon zen funtzionamenduan. Mailegua hiriko 11 puntutan eskaini zen. Puntu bakoitzean 15 eta 25 bizikleta artean jarri ziren, leku bakoitzean behatutako eskariaren funtzioan.

Berriro ere, sistemak arrakasta handia izan zuen erabiltzaile kopuruari dagokionez eta, batez ere, zerbitzuaren funtzionamendu zuzenari eta arazo kopuruaren murrizketari dagokienez. Mailegu sasoia amaitutakoan 37.498 lagun zeuden izena emanda zerbitzuan; beraz, izen emateak igotzen jarraitu zuen. Egindako mailegu kopurua 85.651ekoa izan zen. Iaz izan zen kontrako klimatologia ikusita, badirudi sistema modu egokian dabilela, 2006ko erabilera kopurua mantendu baitzen, hau da, 360 mailegu inguru egunero.

Mailegu kopuru handiena Aldabe gizarte etxean egin zen; ondoren Turismo bulegoan eta El Pilar gizarte etxean. Hilabeterik arrakastatsuenak maiatza, ekaina eta uztaila izan ziren.

2008an bizikleta maileguko zerbitzua otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran jarriko da abian. Zerbitzua urte bukaeraraino hedatuko da, eta hurrengo urteetan zerbitzua segurasko iraunkorra izango da. Aurten bi mailegu puntu berri egongo dira: Artium museoa eta Lakua merkataritza-zentroa. Horrez gain, bizikletak gauez babesteko edukiontziak jarriko dira eta erresistenteagoak diren 300 bizikleta berri erosiko dira.

Aurkibidera igo

Otsaileko Hiri Ekologiaren Gelan euskal hezeguneen kudeaketa aztertuko da

Hezeguneen Mundu Eguna ospatzeko, CEAk Hiri Ekologiaren Gela bat antolatu du euskal hezeguneen egoera eta bere kudeaketan erabiltzen diren moduak erakusteko.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologia Saileko irakasle Eugenio Rico Eguizabalek hitzaldi bat emango du otsailaren 7an, "Nuevas perspectivas en la gestión de ecosistemas acuáticos: aplicación a los humedales vascos" izenburupean.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/20/634.shtml

Aurkibidera igo

"Animalien idazketa" erakusketak animaliek naturan uzten dituzten aztarnak interpretatzen erakutsiko du

Erakusketa hau gure mendi eta landetan barrena eramango gaituen ibilbidea da. Animalien hizkuntza sekretua ezagutzeko aukera ederra da. Ekosistemetako osagai animatuak zein diren erakutsiko da, baina haiek ikusi gabe, soilik beren bizileku diren tokietan uzten dituzten mezuak behatu eta interpretatuz.

Erakusketa Olarizuko etxaldean egongo da martxoaren 6a eta apirilaren 6a bitartean.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/635.shtml

Aurkibidera igo

MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA 5. argazki lehiaketaren erakusketa

Urtarrilaren 24a eta otsailaren 24a bitartean MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA 5. argazki lehiaketara aurkeztutako lanen sorta bat bisitatu ahal izango da Olarizuko etxaldeko erakustaretoan.

Lehiaketaren xedea ingurumen gaiak beste ikuspuntu batetik aztertzea da. Aurten bere leloa "Mugikortasun iraunkorra eta espazio publikoa" izan da.

Erakusketaren ordutegia ondokoa da:

  • 16:00-19:00, asteartetik ostiralera.

  • 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 asteburuetan eta jaiegunetan.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/631.shtml

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://siam.vitoria-gasteiz.org

CEAren deialdiak
"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren landaketa

Eguna: 2008ko martxoaren 9
Tokia: Krispiña (Zadorra)

Norentzat
: Jende guztiarentzat

Hezeguneen Mundu Eguna

Eguna: 2008ko otsailaren 2
Hora: 10:00etatik 15:00etara
Tokia: Salburuko parkea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/356.shtml

Hiri Ekologiaren Gela: "Nuevas perspectivas en la gestión de ecosistemas acuáticos: aplicación a los humedales vascos"

Eguna: 2008ko otsailaren 7
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/20/634.shtml

Erakusketa: 5. argazki lehiaketa "Medioambiente Vitoria-Gasteiz Ingurumena"

Egunak: 2008ko urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/631.shtml

Erakusketa: "Animalien idazketa"

Egunak: 2008ko martxoaren 6tik apirilaren 6ra
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende guztiarentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/635.shtml

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.