Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO ALDIZKARI DIGITALA

2007ko irailaren 17 - 29. zenbakia

Miguel Delibes de Castro biologoari eman diote Gasteiz + Verde saria
Sariak ikerlari honen kalitate zientifiko nabarmena erakusten duen ibilibide pertsonal eta profesionala aintzatzen du, bai eta, ikerketa, azterketa eta dibulgazioaren bitartez, naturaren eta bioaniztasunaren babesean erakutsi duen konpromisoa ere.

Zabaldu da Hiri berdeagoak paisaia tailerrean izena emateko epea
Azaroan egingo den tailer honek, hiri iraunkorra osatzeko aintzat hartu behar diren oinarrizko printzipioak aztertu eta horietan sakontzeko helburua du.

Amaitu dira Zadorrako parkean, Abetxukuko zubiaren eta Aztegietakoaren artean, egin diren lanak
Obra hauek ibaia parke gisa erabili ahal izateko bi tarte eraberritu ditu, bat Abetxuku hegoaldean eta bestea Gobeu inguruan.

CEAk 07-08 ikasturtean antolatuko dituen ingurumen hezkuntzako jarduerak "Heziketarako espazio" gidan argitaratu dira
Iaz bezala, aurtengo ikasturtean CEAk antolatzen dituen ingurumen hezkuntzako jarduerei buruzko informazioa "Heziketarako espazio" gidan integratuko da.

Oreinen marru aldia ikusteko bisitak antolatu dira Salburuko parkean

Paisaiaren II Hiri Foroaren jardunaldien ondorioak eskuragarri daude jadanik

Eraztun Berdeko zaintza eta jendearekiko arreta zerbitzua sendotu egin da

Hasi dira Olarizuko parke botanikoa eratzeko lanak

Hegaztien Mundu Egunaren urteroko ekitaldia, urriaren 6 eta 7an

Loreontzietako lorezaintza ikastaroak urrian bueltatuko dira

Aurten "medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena" argazki lehiaketak mugikortasun jasangarria izango du gaitzat

Vitoria-Gasteizek eta Arabak Europako Kontseiluaren aurrean aurkeztuko dute paisaiak eta bioaniztasuna kontserbatzeko duten lurralde estrategia

06-07 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea

Pasa den udaberrian Eraztun Berdean antolatutako biren balantzea
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

Miguel Delibes de Castro biologoari eman diote Gasteiz + Verde saria

Sari hau Vitoria-Gasteizko Paisaiaren II Hiri Foroaren markoan eman zion Patxi Lazcoz alkate jaunak, pasa den uztailaren 5ean, Miguel Delibes de Castro jaunari. Sariak ikerlari honen kalitate zientifiko nabarmena erakusten duen ibilibide pertsonal eta profesionala aintzatzen du, bai eta, ikerketa, azterketa eta dibulgazioaren bitartez, naturaren eta bioaniztasunaren babesean erakutsi duen konpromisoa ere.

Aurkibidera igo

Zabaldu da Hiri berdeagoak paisaia tailerrean izena emateko epea

Paisaiaren II Hiri Foroaren egitarauaren baitan dagoen tailer hau 2007ko azaroaren 5etik 15era gauzatuko da. Tailerrak hiri iraunkorra osatzeko aintzat hartu behar diren oinarrizko printzipioak aztertu eta horietan sakontzeko helburua du.

Lanean ari diren profesionalentzat eta hirigintza, arkitektura, paisaia, ekologia nahiz ingurumenarekin edo hiri barruko natura planifikatu, diseinatu eta kudeatzearekin lotutako beste edozein diziplinatako azken ikasturteetako ikasleentzat da.

Bi atal osagarri izango ditu, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Teorikoan soilik edo bietan parte hartzeko aukera dago.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/docs/ceac/2forourbanopaisaje/eusk/taller.html

Aurkibidera igo

Amaitu dira Zadorrako parkean, Abetxukuko zubiaren eta Aztegietakoaren artean, egin diren lanak

2006an Atxa-Landaberdeko tartea, Forondako atearen eta Zorrostea kalearen artean dagoena, leheneratu zen Zadorrako parkearen proiektuaren baitan. 2007an, berriz, aipatu tartetik Zadorra ibaian gora eta behera dauden zatietan egin dira lanak, ibaiaren egokitze ekologiko eta paisajistikoa erdiesteko. Lan hauen bidez Abetxukuko zubitik Aztegietako zubirainoko tarte osoa egokitu da, beraz.

Lehen lana baimenik gabeko baratzeak ezabatzea eta hondakinak kentzea izan zen. Ondoren landare lurra erabili zen Alibarra kalearen parean muinoen multzo bat sortzeko, ibilgailuen zirkulazioak parkean sortzen dituen ikusizko eta entzunezko inpaktuak murriztu asmoz. Gero 4 kilometro luze den oinezkoentzako zagorrezko bide bat eratu zen parkea ekialdetik mendebaldera zeharkatzeko, eta azkenik ereite eta landatze lanak egin ziren 20.000 landare inguru erabiliz. Horrez gain, zenbait obra berezi egin ziren, hala nola sarbide plaza bat Gobeuko zubiaren parean, aparkaleku bat herri horren sarreran eta ibaiaren gaineko begiratoki bat Lopida parean.

Bestalde, pasa den uztaileko CEAren Kontseilu Zuzentzaileak Abetxukuko zubi zaharraren eta zubi berriaren azpitik pasabide bat egokitzeko eta inguruko egokitze ekologiko eta paisajistikoa gauzatzeko obrak kontratatzea onartu zuen. Esku hartze honek oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna erraztuko du Zadorra ibaiaren ezkerraldean, duela gutxi sortu den ibilbideari jarraikortasuna emanez eta laster Abetxukuko zubiaren eta Gamarra Nagusiko zubiaren artean eratuko denarekin konektatuz.

Aurkibidera igo

CEAk 07-08 ikasturtean antolatuko dituen ingurumen hezkuntzako jarduerak "Heziketarako espazio" gidan argitaratu dira

Iaz bezala, aurtengo ikasturtean CEAk antolatzen dituen ingurumen hezkuntzako jarduerei buruzko informazioa "Heziketarako espazio" gidan integratuko da. Argitalpen honek Udalak sustatzen dituen hezkuntz jarduera guztiak liburu bakarrean bildu ditu.

Gida Udalaren webgunean kontsulta daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Posible da gida PDF formatuan deskargatzea (2,01 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/we018/docs/eu/V-G_Espacio_Educativo_eu.pdf

Aurkibidera igo

Oreinen marru aldia ikusteko bisitak antolatu dira Salburuko parkean

Irailaren 28an eta urriaren 5ean, aukera berezia eskainiko du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak: nahi duen orok oreinaren marru-aldia entzun ahal izango du, ilunabarrean, Salburuko parkean egingo den bisitaldi gidatuan. Animalia horren araldia behatu eta haren orro ikaragarriak hurbiletik entzun nahi izanez gero, 945 162696 zenbakira deitu eta izena eman behar da.

Aurkibidera igo

Paisaiaren II Hiri Foroaren jardunaldien ondorioak eskuragarri daude jadanik

Pasa den uztailaren lehen astean Foro hau osatzen duten bi gertaera nagusiak egin ziren: Hiri berdeagoak izeneko jardunaldi teknikoak eta gai honi buruzko erakusketa bat.

HIRI BERDEAGOAK jardunaldiak
Estatu Batuetako eta Europako hogeita hamar aditu, katedradun, pentsalari eta kudeatzaile bildu ziren. Ekologiaren eta hiri plangintzaren munduko hainbat adibide erakutsi zituzten, eta natur ondarea eta bioaniztasuna hiri garapenarekin modu koherentean hobetzeko pentsatutako esperientziak, plangintza teknikak eta diseinuak azaldu zituzten.

Topaketa honetan 180 ikusentzulek hartu zuten parte, beren iritzi, galdera eta ekarpenen bitartez eztabaida aberats bat sortuz. Besteak beste, profesionalak, ikasleak, kudeatzaileak, politikariak eta herritarrak batu ziren, betiere ekologiaz eta hirigintzaz hitz egiteko.

Esperientzia hau amaitu ondoren idatzitako ondorioek zenbait gidalerro biltzen dituzte gure hirietan kalitatezko giza garapena ahalbidetuko duen eta natur sistemak errespetatuko dituen hiriaren eta naturaren arteko harreman berri bat finkatzeko.

Vitoria-Gasteiz, Hiri Berdea erakusketa
Uz
tailaren 4an hiriaren izaera berdea irudietan jartzen duen argazki erakusketa bat inauguratu zen. Erakusketa honen protagonistak hiri parkeak, Eraztun Berdea eta hirizidorrak izan ziren. Hiriak bere baitan dauzkan natur balioen eta hiri paisaien ikusizko ibilbide bat proposatu zuen. Hazkunde eredu konpaktuaren ondorioz eta hiri inguruko lurraldearekin bat egiten duen garapenaren ondorioz sortutakoak dira espazio hauek.

Inaugurazio ekitaldi horretan bertan, modu grafikoan hiriaren elementu berdearen dimentsioa erakusten duen Vitoria-Gasteizko plano berri bat aurkeztu zen. Plano honetan hiri barneko zein kanpoko berdeguneak ikusten dira, bai eta hiri bilbean faktore egituratzaile gisa betetzen duten lekua ere.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/docs/ceac/2forourbanopaisaje/indexEusk.html

Aurkibidera igo

Eraztun Berdeko zaintza eta jendearekiko arreta zerbitzua sendotu egin da

Abuztuaren 1ean Eraztun Berdeko zaintza eta jendearekiko arreta zerbitzua emateko kontratu berria martxan jarri zen. Honi esker, zenbait hobekuntza nabarmen egin dira zerbitzu honetan. Orain bi dira parkeetan egunero dauden zaindariak (orain arte bakarra zegoen). Beraz, oraindik aurrera pertsona bat egongo da jendeari kasu egiten larunbat, igande eta jaiegunetan, eguerdietan, Salburuko parkeko "Los Fresnos" behatokian, eta honela parkera jende gehien joaten den uneari arreta berezia eskainiko zaio.

Aurkibidera igo

Hasi dira Olarizuko parke botanikoa eratzeko lanak

Olarizuko parke botanikoak Europako eskualde bakoitzeko zuhaitz eta zuhaisken landaredia ordezkatuko duen lagin multzo bat eratu nahi du. Helburua kontinenteko landaredi bereizgarria erakutsi eta kontserbatzea da.

Proiektua 5 fasetan garatuko da, eta bakoitza baso mota bat islatzera zuzenduko da: baso mediterraneoak, baso epel submediterraneoak, baso epelak, baso borealak eta baso subalpetar eta oromediterraneoak. Lanen lehen fasean, udazken honetan, Europako eskualde mediterraneoko baso nagusien ordezkari diren hainbat zuhaitz, zuhaiska, mulu eta liana landatuko dira. Horrez gain, lurra prestatuko da, bideak eta sarbideak eraikiko dira eta berme garaian landareak kontserbatzeko beharrezkoak diren mantenimendu lanak egingo dira.

Lehen faseari dagokion lursaila Olarizuko zelaien ekialdean dago eta parkeak bere osotasunean dituen 48 hektareatatik 7,26 hektarea beteko ditu.

Aurkibidera igo

Hegaztien Mundu Egunaren urteroko ekitaldia, urriaren 6 eta 7an

2007ko Hegaztien Mundu Egunaren kariaz, CEAk, Arabako Foru Aldundiak eta beste zenbait erakunde publikok eta herritarrek hainbat jarduera antolatuko dituzte urriaren 6 eta 7an. Ekmen honek hegaztiei eta beren habitatei eragiten dizkieten ingurumen arazoen inguruko kontzientziazioa sustatzu nahi du.

Beste urte batzuetan bezala, CEAk urriaren 7rako antolatu dituen jarduerak Salburuko parkean egingo dira. Papiroflexia lantegiak, hegaztien behaketakoak eta teleskopio bidezko argazkigintza digitalekoak (digiscoping) egingo dira, bai eta argazki, silueta eta kantuen identifikazio lehiaketak ere.

Horrez gain, egun honen osagarri gisa, CEAk "Herramientas para la iniciación al monitoraje ornitológico" izeneko ikastaroa antolatuko du, jarduera ornitologikoetako gidari gisa modu profesionalean prestatu nahi duen orori zuzenduta. Urriaren lehen asteburuan zehar (urriko 5, 6 eta 7an), gidariak ezagutu behar dituen teknika eta tresnak irakatsiko dira Salburuko parkean egingo diren hainbat ikastordu teoriko zein praktikoren bitartez, eta urte sasoi bakoitzean Salburuan dauden hegazti espezieak in situ ezagutzeko aukera egongo da.

Aurkibidera igo

Loreontzietako lorezaintza ikastaroak urrian bueltatuko dira

Loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegiak aukera interesgarria dira loreak, lorategiko landare zurkarak eta landare erabilgarriak hazten ikasteko, estalpetik kanpoko ingurune natural batean. Lantegiak Olarizuko baratzeetan egingo dira, baina eguraldiaren arabera saioren bat edo beste Olarizuko etxaldean egin ahal izango da.

Lehen lantegia urriaren 15a eta abenduaren 19a bitartean egingo da eta bere helburua neguko loreak (tulipak, nartzisoak, hiazintoak, udaberri loreak, pentsamenduak, landare bizikorrak, eta abar) terraza eta balkoietako loreontzietan landatzen ikastea izango da. Egunak eta ordutegiak hauek dira: astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era.

Izena emateko epea irailaren 24tik urriaren 11ra izango da. Izena emateko Olarizuko etxaldera joan behar da.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/74.shtml

Aurkibidera igo

Aurten "medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena" argazki lehiaketak mugikortasun jasangarria izango du gaitzat

Aurtengo helburua automobilaren erabilera arrazionalagoa sustatzea eta mugikortasun eskaria inpaktu txikiagoa duten garraiobideetara zuzentzea da: ibiltzera, garraio publikora, bizikletara, etab. Ahalegin honi esker, bestalde, espazio publikoa berreskuratu ahal izango da, eta kalea, igarobide hutsa izatetik, jendearen elkarbizitza eta topagune bihurtuko da.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/eu/html/20/615.shtml

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizek eta Arabak Europako Kontseiluaren aurrean aurkeztuko dute paisaiak eta bioaniztasuna kontserbatzeko duten lurralde estrategia

Urriaren 18 eta 19an Europako Batzordeko Sare Ekologiko Paneuropearraren (PEN) adituen batzordea bilduko da Estrasburgon (Frantzia). Batzorde hau Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoan ordezkatutako 54 Estatuen Ingurumen Ministroen ordezkariez osaturik dago.

Oraingoan, Europa mailako sare ekologikoen osaketa sustatzen duten zenbait ekimenen berri emango zaio Batzordeari. Era berean, gure hirian pasa den uztailean egin zen Paisaiaren II Hiri Foroan izenpetu zen Vitoria-Gasteizko Adierazpenaren berri emango zaio.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Luis Andres Orivek eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Biodibertsitate Zerbitzuko buru Elena Gómez Chicok Foroaren bigarren ekitaldi honen ondorioak aurkeztuko dituzte, eta Sare Ekologiko Paneuropearraren bideragarritasunaren aldeko apustuan Vitoria-Gasteizek zein Arabak daukaten lurralde estrategia azalduko dute.

Aurkibidera igo

06-07 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea

Pasa den ikasturtean Eskolako Agenda 21ak hondakinen eta birziklapenaren gaia aztertu du. 13.000 ikasle baino gehiago dituzten 20 ikastetxek hartu dute parte. Parte hartzaileek beren ikastetxeetako hondakin sorrera eta birziklapenak bizi duten egoeraren diagnostikoa egin dute, bai eta beren etxeetako eta udal ekipamenduetako egoerarena ere. Lan horretan, horretarako bereziki prestatutako materialak erabili dituzte.

Ekainaren 1ean, 2007ko Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz antolatutako ekintzen testuinguruan, ikastetxeetako ordezkariek Eskolako Agenda 21aren behin-betiko txostena aurkeztu zioten alkateari. Alkateak, hasteko, aurreko ikasturtean mugikortasun jasangarriaren eta Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Planaren inguruan planteatutako hainbat galdera erantzun zituen, eta ondoren Vitoria-Gasteizko hondakin kudeaketaren etorkizunari buruzko hainbat kontu azaldu zituen.

2007-2008 ikasturtean ura eta ibaiak aztertuko dira eta 26 eskolak hartuko dute parte.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/15/336.shtml

Aurkibidera igo

Pasa den udaberrian Eraztun Berdean antolatutako biren balantzea

Eraztun Berdea aire zabaleko kirol jarduerak egiteko joeraren baitan, CEAk laguntza eman dio Peña Karria kirol elkarteari Eraztun Berdearen oinezko IV Martxa antolatzeko eta Goiena mendi taldearekin batera mendiko bizikleta bidezko Eraztun Berdearen III Bira antolatu du.

Lehena ekainaren 3an egin zen eta bertan 227 lagunek hartu zuten parte. Bigarrena uztailaren 15ean egin zen eta 500 lagunen parte hartzea izan zuen.

Eraztun Berdea oinez zein bizikletaz zeharkatu nahi dutenen segurtasuna bermatzeko lanak  etengabeak dira, batez ere parkeen arteko loturak hobetzeko lanak.

Aurkibidera igo

CEAk eta Vital Kutxak ibilbide autogidatuak antolatu dituzte Salburuko parkeko landaredia eta fauna ezagutarazteko

CEAk, Vital Kutxaren laguntzaz, ekimen interesgarri bat jarri berri du abian Salburuko bisitariek parkeko landaredia eta fauna modu erraz eta erakargarrian ezagutu dezaten. "Ibilibide Vitalak" dira, Arkauti, Betoñu, Larregana eta Durantzarra urmaelen inguruan ibiltariei tokiko natur aberastasuna erakutsiko dietenak.

Lau ibilbide proiektatu dira, bakoitza kolore batekoa: berdea landareen ibilbidea da; urdina hegaztiena; zuria ornogabeei dagokiena; eta horia anfibio eta narrastiak erakusten dituena. Momentuz, lehen bi ibilbideak garatuko dira, eta datorren urteaen beste biak egingo dira.

Ibilbideak autogidatuak dira. Bisitak errazteko, ibilbideen azalpen orokorrak ematen dituzten panelak jarri dira Hezeguneen Interpretazio Zentroa (Ataria) eta Vital Kutxaren eraikin berria lotzen dituen bidean. Parkearen barruan panel gehiago kokatu dira ibilbideko leku espezifikoagoetan datu zehatzagoak emateko. Horrez gain, Turismo Bulegoan eta gizarte etxeetan bi ibilbideon informazio zabalagoa ematen duten foiletoak banatu dira.

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://siam.vitoria-gasteiz.org

CEAren deialdiak
Paisaiaren II Hiri Foroaren lantegia

Egunak: 2007ko azaroaren 5etik 15era
Tokia: Gure Chokoa eraikina, Vitoria-Gasteiz

Norentzat
: Hirigintzari, arkitekturari, paisaiari, ekologiari, ingurumenari... lotutako profesionalak edota arlo horietan ikasketak egiten ari diren azken ikasturteetako ikasleak
Izena emateko epea: 2007ko urriaren 15a arte
Kuota: Atal teorikoa, 100 euro; atal teoriko + atal praktikoa, 350 euro (beka jasotzeko aukera dago)
Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/docs/ceac/2forourbanopaisaje/eusk/taller.html

Hegaztien Mundu Eguna 2007

Egunak: 2007ko urriaren 6 eta 7
Tokia: Salburuko parkea

Norentzat
: Jende ororentzat

Loreontzietako lorezaintza lantegia

Egunak: 2007ko urriaren 15etik azaroaren 19ra
Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 17:30era
Tokia: Olarizuko baratzeak

Norentzat
: Jende ororentzat
Izena emateko epea: 2007ko irailaren 24tik urriaren 11ra
Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/74.shtml

5. "medioambiente Vitoria-Gasteiz ingurumena" argazki lehiaketa

Gaia: Mugikortasun jasangarria eta espazio publikoa
Norentzat: Jende ororentzat
Aurkezpen epea: Irailaren 24tik urriaren 5era, Olarizuko etxaldean
Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/615.shtml

Erakusketa: "Naturaren Argazkilariak 2007"

Egunak: 2007ko irailaren 20tik urriaren 21era
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/616.shtml

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.