Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO
ALDIZKARI DIGITALA

2007ko urtarrilaren 22 - 26. zenbakia

CEAk hitzarmen bat sinatu du Arabako Autismo Elkartearekin
Arazoak izeneko elkarte honek autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk pairatzen dituzten lagunak biltzen ditu. Hitzarmenaren xedea baratzezaintza eta lorezaintza terapeutikoko jarduerak sustatzea da, frogatuta baitago teknika hauek eraginkortasun nabarmena dutela autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk jasatzen dituten pertsonen garapen eta egokitze orokorrean.

Urtarrilean aurrera jarraituko du Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Foroak
Foroa azaroaren 21 eta 29an bildu zen, Vitoria-Gasteizko hurrengo urteetako mugikortasunerako nahi diren jokalekuak definitzeko. Urtarrilaren 25ean ospatuko den hirugarren lantegi batean, bigarren lantegian sortutako materiala orraztu eta itun forma eman beharko zaio.

Zabalganeko parkea eta Zadorra ibaia lotzeko lanak kontratatu dira
Lan honek jada eraturik dauden Eraztun Berdeko hainbat parke lotu nahi ditu eta hiringuruko zona berdeen sarea itxi nahi du hiriaren mendebaldean.

Vitoria-Gasteiz eta Arabako standak arreta handia piztu zuen CONAMA 8ko parte hartzaileengan

Salburuko parkearen eta Alegría ibaiko korridorearen arteko oinezko eta txirrindularientzako pasealekuaren egokitze proiektua

2006an bizikleta maileguko zerbitzuak 2005ean baino bi aldiz erabiltzaile gehiago eduki zituen

Martxoan aisialdiko baratzezaintza ekologikoen ikastaroetarako izena emateko epea zabalduko da

Hezeguneen Mundu Egunean zinema, hitzaldiak, hegaztien behaketa eta bisitaldi gidatuak izango ditugu

Datozen Hiri Ekologiaren Gelek natur parkeen kudeaketa eta Zadorra ibaiaren paisaiak izango dituzte gaitzat

Vitoria-Gasteizek ongietorria eskainiko die antzarei

Gaueko bisitaldiak baso-igel jauzkaria ikusteko Salburuan

"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainan 1.500 zuhaitz banatu dira

Martxoaren 8tik aurrera, José Luis Pina argazkilariak bere argazkiak erakutsiko ditu Olarizun
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

CEAk hitzarmen bat sinatu du Arabako Autismo Elkartearekin

Arazoak izeneko elkarte honek autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk pairatzen dituzten lagunak biltzen ditu. Hitzarmenaren xedea baratzezaintza eta lorezaintza terapeutikoko jarduerak sustatzea da, frogatuta baitago teknika hauek eraginkortasun nabarmena dutela autismoa eta garapenaren beste nahaste orokortu batzuk jasatzen dituten pertsonen garapen eta egokitze orokorrean.

Hitzarmen honen bidez, CEAk Olarizuko baratzeetako lursail bat eskainiko du baratzezaintza jarduera terapeutiko gisa garatu ahal izateko. Gogoan izan behar da horrela Olarizuko baratzeen helburuetako bat betetzen dela, hau da, herritar talde eta elkarteek natur eta nekazaritza inguruneari eta, espezifikoki, baratzezaintza ekologikoari lotutako jarduerak garatu ahal izatea.

CEAk beharrezko material eta tresnak eskainiko ditu eta jarduera hau egiteko behar diren ekipamenduen erabilera ahalbidetuko du. Horrez gain, CEAko teknikariek baratzezaintza eta lorezaintza ekologikoko teknikei buruzko aholkuak emango dituzte.

Aurkibidera igo

Urtarrilean aurrera jarraituko du Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Foroak

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Foroak aurrera darrai Mugikortasunaren aldeko Hiritar Ituna adosteko bidean. Herritar talde hau berriro bildu zen azaroaren 21 eta 29an, bi helburu betetzeko: Vitoria-Gasteizko hurrengo urteetako mugikortasunerako nahi diren jokalekuak definitzea, eta adostutako jokaleku horiek erdiesteko abian jarri behar diren helburuak eta neurriak finkatzeko lanean aurrera egitea.

Mugikortasunaren aldeko Foroaren bigarren lantegi honen emaitzak Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Planaren webgunean kontsulta daitezke:

http://www.vitoria-gasteiz.org/mugikortasuna

Urtarrilaren 25ean ospatuko den hirugarren lantegi batean, bigarren lantegian sortutako materiala orraztu eta itun forma eman beharko zaio. Hirugarren lantegi hau arratsaldeko 7etan izango da, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Honi buruzko informazio gehiago, Planaren webgunean.

Badago parte hartzerako beste bide bat ere, hain zuzen Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Planaren webgunean eratu den eztabaida foroa:

http://www.vitoria-gasteiz.org/foros

Aurkibidera igo

Zabalganeko parkea eta Zadorra ibaia lotzeko lanak kontratatu dira

2006an zehar "Armentiako parkearen eta Zadorra ibaiaren arteko konektibitate proiektua" izeneko proiektua idatzi zen. Lan honek jada eraturik dauden Eraztun Berdeko hainbat parke lotu nahi ditu eta hiringuruko zona berdeen sarea itxi nahi du hiriaren mendebaldean. Proiektua hainbat fasez osaturik egongo da; horietako lehena 2007an egingo da 4. zona deitu den tokian, hau da, Zabalganeko parkearen eta Zadorra ibaiaren artean dagoen zatian.

Lanaren helburuak, esparru horren leheneratze ekologikoa, integrazio paisajistikoa eta erabilera publikorako egokitzea dira. Galtzaden bidegurutzeak egokitu egingo dira autoak astiroago higitu daitezen eta ibilgailuen zirkulazioak sortzen duen zarata murrizteko. Horrela, oinezkoak eta txirrindulariak sergurtasun baldintza egokietan mugitu daitezen lortuko da.

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteiz eta Arabako standak arreta handia piztu zuen CONAMA 8ko parte hartzaileengan

Ingurumen Biltzar Nazionala, ekitaldiz ekitaldi, ingurumen gaiak eta garapen iraunkorra aztertzen duen bilgunerik garrantzitsuena bihurtu da Espainia mailan. Azken ekitaldiak, 2006. urtearen bukaera aldean ospatu zenak, 10.500 biltzarkide bildu zituen, aurreko ekitaldian baino 3.000 gehiago alegia.

Ekitaldi honetako berritasun nagusia Tokiko Topaketa izenekoa izan zen. Topagune hau tokiko administrazioaren ikuspuntutik egindako eztabaidak biltzeko gunea izan zen, eta bere inaugurazio ekitaldian Vitoria-Gasteizko alkateak hartu zuen parte.

Vitoria-Gasteizek partehartze tekniko eta instituzional oso nabarmena izan zuen Biltzarraren topaketa, mahainguru eta jardunaldi teknikoetan. Horrez gain, gure hiriak erakustoki bat prestatu zuen Arabako Foru Aldundiarekin batera, hiriak iraunkortasunaren alorrean dituen proiektu nagusiak erakusteko, hala nola, Tokiko Agenda 21, Iraunkortasun Behatokia, Eraztun Berdea, Ingurumen Informazioko Sistema, garapen iraunkorrerako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza programa, Bide Berdeen Plana, etab.

Biltzarraren azken ekitaldi honetan aurkeztu ziren komunikazioak online eskuratu daitezke ondoko helbidean:
http://www.conama8.org

Aurkibidera igo

Salburuko parkearen eta Alegría ibaiko korridorearen arteko oinezko eta txirrindularientzako pasealekuaren egokitze proiektua

Proiektu hau urbanizazioek eta azpiegitura lanek eragindako ingurune oso gizatiartu batean gauzatuko dira, Buesa Arenaren aparkalekuaren eta Betoñuko industrialdearen artean. Esparru hau eraikitze lanetan dauden hiru eraikinetatik hurbil dago: Vital Eraikina, Baskoniaren Kirol Hiria eta Natura Ezagutzeko Zentroa izango den Ataria. Salburuko 15. hirigintza sektorean dago kokaturik.

Ekintza honetan hainbat lan egingo dira. Alde batetik, oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak eratuko dira Salburuko parkearen eta Alegría ibaiaren korridorearen artean, eta orain existitzen direnak hobetu eta zabalduko dira. Bestetik, sektorea bere osotasunean ekologikoki hobetu eta paisakistikoki integratu nahi da; horretarako, ingurunearen orografia eraldatuko da eta beste hainbat lan egingo dira, hala nola, landare lurrez estaliko da, larreak ereingo dira eta heskaiak eta zuhaitz helduak landatuko dira.

Proiektuaren xede espezifikoak ondoko hauek dira:

  • Salburuko parkearen, Ataria eraikinaren eta Alegría ibaiko parkearen arteko konexioa sortzea, korridore ekologiko gisa ere funtziona dezan

  • Fernando Buesa pabilioiko aparkalekuaren eta Salburuko parkearen arten ekotono bat sortzea, natur osagaiari hiri osagaiari baino garrantzi gehiago emanez

  • Oso urbanizatua dagoen ingurune baten eta kalitate ekologiko eta paisajistiko altuko naturgune baten arteko integrazio paisajistikoa

  • Esku-hartze arearen eta Salburuko parkearen arteko muga baten sorrera, bisitarien joan-etorriak interpretazio zentrora bideratzeko eta kontrolik gabeko sarrera lausoa saihesteko

  • Jada egin diren 15. sektoreko hiritzartze lanen berrikuspena, hasierako konponbidea egungo aurreikuspenetara egokitzeko, programatu diren ekipamenduak sendotu ondoren: Vital Eraikina, Ataria eta Baskoniaren Kirol Hiria

Aurkibidera igo

2006an bizikleta maileguko zerbitzuak 2005ean baino bi aldiz erabiltzaile gehiago eduki zituen

2006an zerbitzua apirilaren 10ean jarri zen abian eta azaroaren 30a arte egon zen indarrean. Mailegua ondoko puntuetan eskaini zen: Aldabe, Arriaga, El Pilar, Iparralde, Hegoalde, Judimendi eta Lakua gizarte etxeak, Medizorrotzeko kiroldegia, El Boulevard merkataritza gunea eta Turismoko udal bulegoa. Puntu hauetako bakoitzean 10 eta 25 bizikleta artean utzi ziren eskuragarri, leku bakoitzean behatu zen eskariaren arabera.

Mailegu sasoia amaitu ondoren 29.613 erabiltzaile erregistratu ziren, hau da, 2005ean baino %51 gehiago. Era berean, mailegu kopurua 85.239koa izan zen, 2005ean baino %73 gehiago.

Mailegu kopuru handiena Aldabe gizarte etxean izan zen, eta ondoren Turismoko udal bulegoan eta El Pilar gizarte etxean. Mailegu kopuru handienak maiatza, ekaina eta uztailean egin ziren. Mailegu denbora 4 ordutara jaitsi izana oso lagungarria izan zen erabilera kopurua handitzeko eta zerbitzua hobeto antolatzeko.

Aurkibidera igo

Martxoan aisialdiko baratzezaintza ekologikoen ikastaroetarako izena emateko epea zabalduko da

Aurreko urteetan bezala, CEAk helduentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko programa bat jarriko du abian laster. Programa hau maiatzean hasi eta uztailean amaituko da eta Urarteko baratzeetan (Abetxukun) eta Olarizuko baratzeetan egingo da.

Urarteko baratzeetan bi jarduera eskainiko dira, bakoitza talde berezi batentzako prestatutakoa baina modu paraleloan garatuko dena. Alde batetik, "Adinekoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa" deiturikoa egingo da beste urte batez. Ikastaro honek 55 urtetik gorako 30 parte-hartzaile izango ditu. Beste aldetik, lehen aldiz mota honetako ikastaro bat jarriko da martxan 18 urtetik gora eta 55 urtetik behera dituen jendearentzat. Lagun hauek baratze bat modu iraunkor eta ekologikoan lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte.

60 orduko iraupena duten ikastaro hauek amaitu ondoren, 60 parte-hartzaileetako bakoitzak 75 m²-ko lursail bat baliatu ahal izango du ikastaroan zehar jaso dituen ezagutzak praktikan jartzeko.

Bestalde, Olarizuko baratzeetan 40 orduko "Baratzezaintza ekologikoko lantegia" eskainiko da, 16 urtetik gorako edonorentzat. Bere helburua herritarren artean baratzezaintza ekologikoa sustatzea da, baratze ekologiko baten maneiua modu erraz eta sinplean azalduz.

Jarduera hauetarako izena emateko epea martxoan hasiko da.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/73.shtml

Aurkibidera igo

Hezeguneen Mundu Egunean zinema, hitzaldiak, hegaztien behaketa eta bisitaldi gidatuak izango ditugu

Hezeguneen mundu eguna urtero ospatzen da, otsailaren 2an, Hezeguneen Ituna onartu zen eguna gogoratzeko. Hezeguneen egoera, balio, funtzio eta mehatxuen inguruko gogoeta egin nahi den egun honetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ibaiak hartu ditu jomugatzat, gurengandik hurbil dauden eta kontserbazio arazo handiak dituzten ekosistemak baitira.

CEAk prestatutako egitarauaren baitan jarduera ugari antolatu dira egun hau ospatzeko: ibaiei eta hezegunei lotutako hainbat film, bisitaldi gidatuak Zadorra ibaira eta Salburuko urmaeletara, hegazti akuatikoak behatzeko estazioak eta Zadorra ibaiaren paisaiaren eboluzioari buruzko proiekzio bat.

Egitarau osoa ondoko helbidean ikus daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/17/316.shtml

Aurkibidera igo

Datozen Hiri Ekologiaren Gelek natur parkeen kudeaketa eta Zadorra ibaiaren paisaiak izango dituzte gaitzat

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia 2007. urteko Hiri Ekologiaren Gelaren egitaraua prestatzen ari da. Jada erabakita dago zein izango diren hurrengo bi Gelen gaia. Alde batetik, tokiko administrazioek naturguneen kudeaketan egiten duten lanaz hitz egingo da, eta bestetik, Zadorra ibaiaren paisaien irudi bidezko azterketa egingo da. Informazio gehiago eskuratu daiteke ondoko helbidean:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/585.shtml

Bestalde, prest dago 2006ko abenduko Hiri Ekologiaren Gelaren laburpena. Gela honek erosketa publiko berdea izan zuen gaitzat. Agiri hau ondoko helbidean dago (momentuz gaztelaniaz, PDF, 111 KB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/documentos/1649eu.pdf

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizek ongietorria eskainiko die antzarei

Gure lurraldera iritsi diren antzara arrunt (Anser anser) aleei ongietorria emateko asmoz, urtarrilaren 27an ekitaldi bat antolatuko da Salburuko hezeguneetan. Goiz horretan parkera doan jendeak hegazti hauen portaera berezia ikusi ahal izango dute eta beren biologiaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte.

Aurkibidera igo

Gaueko bisitaldiak baso-igel jauzkaria ikusteko Salburuan

CEAk bigarren urtez antolatu ditu bisita hauek, nahi duenak baso-igel jauzkarien aleak araldian ikusi ahal izan ditzan Salburuko parkean.

Anfibio hau ez da ikusteko erraza, gautarra eta oso urria baita. Animalia hau ezagutu nahi baduzu, eman izena Salburuko urmaeletara joateko antolatu diren gaueko bisitaldiez gozatzeko, eta hezegune honetako erroldan dauden 800 aleetako bat ikusi ahal izango duzu.

Bisitek ez daukate hartzaile berezirik, edozeinek egin ditzake, eta beren xedea animalia hauen ezagutza eta errespetua sustatzea da. Bisita aprobetxatuz, urmaelaren barneko bisitaldi gautar batez gozatu ahal izango da, sasoi honetan igel emeen arreta bereganatzeko lehian ari diren ar abeslarien koruak entzunez.

Bisitak otsailaren 23an eta martxoaren 2an egingo dira, 19:30etatik 21:30etara. Abiapuntua Salburuko informazio puntua (Arkautiko sarreran dagoena) izango da. Gomendagarria da esku-argiak, bekokiko argiak eta berokia eramatea.

Informazio gehiago:
945 162 696.

Aurkibidera igo

"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainan 1.500 zuhaitz banatu dira

Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpaina antolatu du. Aurten egingo den landaketaren bitartez, Salburuko hezegunetik igarotzen den Errekaleor erreka zatiaren ibaiertzak leheneratzen lagunduko da. Kanpainak bi xede ditu: alde batetik, Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko basoak berreskuratu nahi dira, eta bestetik, bertako landareak erabili nahi dira lursail pribatuetako basoak berritu eta apaintzeko.

Aurten haritza erabiliko da espezie nagusi gisa, baina antzina udalerriko ibai eta erreken ertz eta uholde esparruetan ugari ziren hariztiei loturiko beste espezie batzuk ere banatuko dira.

Kanpainaren XI. ekitaldi hau abenduaren 21ean hasi zen. Egun horretan 1.500 ale banatu ziren Plaza Berrian kokatu zen karpa batean. Bigarren fasean zuhaitzak Salburuko parkean, Errekaleor errekaren ertzean, landatu, ureztatu eta ongarrituko dira.

Landaketa martxoaren 18an egingo da, Basoen Mundu Eguna aprobetxatuz, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00etara. Jardunaldia girotzeko, haurrentzako jarduerak antolatuko dira, hamaiketako bat banatuko da eta parte hartzaileei kanpainaren oroigarri bat oparituko zaie.

Informazio gehiago:
945 162 696

Aurkibidera igo

Martxoaren 8tik aurrera, José Luis Pina argazkilariak bere argazkiak erakutsiko ditu Olarizun

Martxoaren 8tik apirilaren 8ra José Luis Pina argazkilari gasteiztarrak bere argazkien lagin bat aurkeztuko du Olarizuko etxaldeko erakustaretoan. Proiektu honi "Imaginando" deitu dio argazkilariak.

José Luis Pinaren hitzetan, "erakusketa honek ikuslea konplize izan dadin eta bere muinaren parte bihur dadin" eragin nahi du. Hori lortu asmoz, zirraren ariketa bat egitea eskatzen du. Naturaz, argiaz, koloreez, itzalez gozatzea eskatzen dio ikusleari. Txikia handi bihur dadin, arrunta eder izan dadin, minimalismorik puruenak unibertso propioa eduki dezan lortzen duen orori probetxua atera diezaion. Norbaitek musika entzun izana somatu zuen lekuan soinua sortu dadin. Itzultzen zarenean dena lehen zegoen moduan gera dadin, denak bertan jarrai dezan. Eta gogoratu, sentitu zenuen guztia ez zen izan zure irudimenaren emaitza.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/581.shtml

Aurkibidera igo

"Bizikleta historikoak 1860-1945", CEAko erakusketa berria

Vitoria-Gasteizko Udala Mugikortasun Iraunkorrerako Plan bat prestatzen ari da, eta bizikleta hiriko mugikortasunerako alternatiba izan dadin lanean ari da. Aitzakia hau erabiliz, Olarizuko etxaldeko erakustaretoak bizikletaren inguruko erakusketa bat programatu du. Hain zuzen, erakusketaren izenburua "Bizikleta historikoak 1860-1945" da.

Erakusketa urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra dago ikusgai, biak barne.

Informazio gehigo:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/580.shtml

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://siam.vitoria-gasteiz.org

CEAren deialdiak
Baratzezaintza ekologikoko ikastaroak Olarizun eta Abetxukun

Egunak: 2007ko maiatzetik ekainera
Tokia: Olarizuko baratzeak eta Urarteko (Abetxuku) baratzeak

Norentzat
: 18 urtetik gorakoentzat
Izena emateko epea: 2007ko martxotik apirilera
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/73.shtml

Hezeguneen Mundu Eguna

Egunak: 2007ko otsailaren 3 eta 4
Ordua: 10:00etatik 15:00etara
Tokia: Salburuko parkeko "Los Fresnos" behatokia

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: 945 162696

Ongietorria antzarei

Eguna: 2007ko urtarrilaren 27an goizean
Tokia: Salburuko parkea

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: 945 162696

Gaueko bisitaldiak Salburuko parkera

Egunak: 2007ko otsailaren 23 eta martxoaren 2
Ordua: 19:30etatik 21:30etara
Tokia: Salburuko parkea

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: 945 162696

Erakusketa: "Bizikleta historikoak 1860-1945"

Egunak: 2007ko urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra
Tokia: Olarizuko etxaldeko erakustaretoa

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/580.shtml

Erakusketa: "Imaginando", José Luis Pinarena

Egunak: 2007ko martxoaren 8tik apirilaren 8ra
Tokia: Olarizuko etxaldeko erakustaretoa

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/581.shtml

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.