
|
|
|
Atariaren lehen
harria jarrita, abian dira eraikitze lanak
Irailean Mugikortasunaren Europako Astea 2006
ospatuko da
Vitoria-Gasteizek Vancouver-en (Kanada)
ekainean ospatu den Munduko III. Hiri Foroan hartu zuen parte
CEA eta Vital Kutxa, 4 urtez lankidetzan
ingurumen hezkuntzako alorrean |
Fundación Biodiversidad erakundeak (Bioaniztasun Fundazioa) +Verde argitalpena lagunduko du Eraztun Berdea, kudeaketa onaren eredu Parisen Urriaren 7 eta 8an Hegaztien Mundu Eguna ospatuko da Salburuan Aurkeztu zure argazkiak "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" lehiaketara Urrian loreontziko lorezaintzaren ikastaroei ekingo zaie berriro |
|
CINDAko bibliografi berriak Deialdiak |
|
Atariaren lehen harria jarrita, abian dira eraikitze lanak Uztailaren 19an Salburuko hezegunearen interpretazio zentroa, Ataria alegia, izango denaren lehen harria jarri zen. Ekimen hau Ataria eraikitzeko hasiera formala izan zen. Lanak Urazca Construcciones enpresak egingo ditu. Zeremonia hauetan ohikoa den bezala, gaurko eguna oroitzen duten hainbat objektuz beteriko kutxa bat lurperatu zen. Kutxan eguneko egunkariak, legezko zenbait txanpon eta QVE Arquitectos taldeak egin duen eraikitze proiektua sartu ziren. Protokolozko hitzaldiak proiektuan inplikaturik dauden erakundeen ordezkarien partetik etorri ziren: Vitoria-Gasteizko alkate Alfonso Alonsok, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Uren Bulegoko nagusi Blanca Guineak eta Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Bioaniztasuneko idazkari orokor Antonio Serranok hitz egin zuten, hurrenez hurren. |
Irailean Mugikortasunaren Europako Astea 2006 ospatuko da Vitoria-Gasteizko Udalak 2000. urtetik hartzen du parte "Hiria nire autoa gabe" ekimenean. Hainbat urte dira jada gertakizun honi lotutako ekintzak hainbat egunez (ez soilik irailaren 22an) egiten direla. Egun ekitaldi multzo honi mugikortasun iraunkorraren astea deritzo. Aurtengo gaia klima aldaketa izango da. Aurten Vitoria-Gasteizko mugikortasun iraunkorraren astea irailaren 16a eta 22a artean ospatuko da, eta ondoko ekintzak egingo dira:
|
Vitoria-Gasteizek Vancouver-en (Kanada) ekainean ospatu den Munduko III. Hiri Foroan hartu zuen parte Munduko Hiri Foroa Nazio Batuek sortu zuten munduak aurrean duen erronkarik sakonenetako bat aztertzeko: hiritartze azkarra eta honek komunitate, hiri, ekonomia eta politiketan duen inpaktua. Vitoria-Gasteizko alkateak eztabaidako bi mahai moderatu zituen, bata "Hiri politiken hobetzea praktika onen bidez" izenekoa eta bestea "Hiriko ingurumen plangintza" izenekoa. Aldi berean, hiriak iraunkortasun alorreko bere proiektu nagusiak erakutsi zituen stand baten bidez, iraunkortasuneko ideiak ekintza nola bihurtzen ari diren azaltzeko. Besteak beste, honako hauek azaldu ziren: Tokiko Agenda 21, Iraunkortasun Behatokia, Eraztun Berdea, Ingurumen Informazioko Sistema, garapen iraunkorrerako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza, eta azpiegitura berdeak. Ondoko esteka honetan standean proiektu hauen inguruan erakutsi ziren
eskuorriak eskuratu daitezke, bai eta gertakizun honetan Vitoria-Gasteizek
izan zuen partaidetzari buruz prestatu zen txostena ere: Foroaren webgunea ondoko helbide honetan dago: Aurkibidera igo |
CEA eta Vital Kutxa, 4 urtez lankidetzan ingurumen hezkuntzako alorrean Laugarren urtez, CEAk eta Vital Kutxak hitzarmen bat sinatu dute garapen iraunkorrerako ingurumen hezkuntzako jardueren alorrean lankidetzan aritzeko. Hitzarmen honek jarraipena eta egonkortasuna ematen dio bi erakundeok finkatutako lankidetza markoari. Hitzarmenaren bitartez, Vital Kutxak 240.000 euroko ekarpena egingo du 2006. urtean zehar jarduerak egiten laguntzeko. Aurtengo proiekturik nabarmenena Salburuan egingo da eta “Vitalaren ibilbideak, ibilbide bitalak” deituko da. Ekimen honen funtsa ibilbide autogidatuak izango dira: naturgune honetako aukerak aprobetxatuz, bioaniztasunaren inguruko hainbat alor jorratuko dira, hala nola, landaredia, hegaztiak, anfibioak, narrastiak edo ornogabeak. 2006an landarediaren ibilbidea (ibilbide berdea) eta hegaztiena (ibilbide urdina) garatuko dira. Bi ibilbide hauei buruzko liburuxkak prestatuko dira eta parkeko hainbat puntutan interpretazio eta informazio seinaleak jarriko dira. |
Gasteiz mendietan auzokide diren udalerriak bilerak ari dira egiten eskualde hau parke natural izan dadin Uztailaren 7an ospatu zen bilera batean, Vitoria-Gasteizko alkateak Gasteiz mendiak parke natural izendatzeko dagoen proposamenari buruzko informazioa eman zien Iruraiz-Gauna, Elburgo-Burgelu, Alegría-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Bernedo, Trebiñu, Argantzun eta Iruña Okako udaletako ordezkariei. Bilera honetan Arabako Foru Aldundiaren Mendien Saileko zuzendariak ere hartu zuen parte. Parte hartzaile guztiek Vitoria-Gasteizko Udalaren ekimena laguntzeko erakutsi zuten interesa ikusita, Aldundiak konpromisoa hartu zuen parke naturalaren mugak Arabako Gasteiz mendiak osorik har ditzan. Trebiñu eta Argantzungo udalek, bere aldetik, eskari bat aurkeztuko diote Gaztela eta Leongo Juntari, Arabako zatiaren osagarri izango litzateken beste parke natural bat izendatzeko aukera aztertu dezan. |
Fundación Biodiversidad erakundeak (Bioaniztasun Fundazioa) +Verde argitalpena lagunduko du Bioaniztasun Fundazioak +Verde argitalpena hautatu du 2006-2007 deialdiko laguntza jasotzeko. Eraztun Berdeko informazio buletinak 12.042 euroko laguntza jasoko du, hiru hilabetean behin argitaratzen den buletin honen aurrekontuaren %70a alegia, bere diseinu, edizio eta zabalkunderako. Beraz, +Verde buletinak Ingurumen Ministerioaren fundazio ospetsu honen onespena jaso du. Bioaniztasun Fundazioa 1998tik ari da lanean bioaniztasunaren kontserbaziorako, ingurumen sentsibililzazio, prestakuntza eta ikerketarako eta nazioarteko lankidetzarako. Fundazioak erakunde publiko eta pribatu askorekin egiten du lan proiektuak eta ekimenak abian jartzeko, eta urtero 200 proiektutan hartzen du parte. |
|
Eraztun Berdea,
kudeaketa onaren eredu Parisen
Ekainaren 8tik 10era bitartean, Fedenatur federazioaren bilkura batean parte hartu zuen CEAk, Parisen; hiri inguruetako parke sareak sendotzen diharduten europar hiriak biltzen ditu erakunde horrek. Bioaniztasunaren erronkak hiri inguruetan lemaren pean, horrelako parkeak diseinatu eta kudeatzeko zenbait esperientzia aurkeztu ziren, horietan albait aberastasun biologiko handiena izan dadin. CEAk aurkeztutako txostenean bioaniztasuna hobetze aldera Eraztun Berdean oro har eta Salburuko hezeguneetan zehazki bideratzen den kudeaketa azaldu zen. Fedenatur-i buruzko informazio gehiago: Uztailaren 5etik 8ra bitartean, berriz, Espainiako Arbolazaintza Elkarteak X. Biltzarra egin zuen Gasteizen, Zuhaitza hiriaren eraldaketan izenburuaz; CEAk ere hartu du parte biltzarra antolatzen. Plan del Anillo Verde para la ciudad de Vitoria-Gasteiz izeneko hitzaldiak ireki zuen ekitaldia, zeinean 170 adituk hartu zuten parte. Gainera, hiri zabalkunde handiak diseinatu eta planifikatzeari buruzko lantegian Eraztun Berdea erabili zen adibidetzat. |
Urriaren 7 eta 8an Hegaztien Mundu Eguna ospatuko da Salburuan 2006ko Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko, CEAk, Arabako Foru Aldundiak eta beste erakunde publiko eta herritar batzuek hainbat jarduera antolatu dituzte hegaztiei eta beren habitatei eragiten dizkieten ingurumen arazoez jendea kontzientziatzeko. Aurten, SEO/BirdLife erakundeak hegatxabal mota bat aukeratu du "2006. urteko hegazti" gisa, espezie hau "mehatxupean" multzoan sailkatu baita Espainiako Hegaztien Liburu Gorrian. Hegazti hau soilik Iberiar Penintsulako eta Afrika iparraldeko estepetan bizi da. Egun honetako ospakizun batzuk Salburuko parkean egingo dira. Urriaren 8an, 10:00ak eta 14:00ak artean, begiralez lagundutako behaketak egingo dira parkeko behatokietan, bai eta silueten identifikazioa, lantegien txokoa, kontsultarako material bibliografikoaren gunea, bisitaldi gidatuak eta argazkigintza DIGISCOPY sistema erabiliz. |
Aurkeztu zure argazkiak "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" lehiaketara Aurten laugarrenez egingo da lehiaketa hau, eta bere asmoa ingurumen gaiak beste ikuspuntu batetik aztertzeko aukera ematea da. Oraingo honetan gaia "Hiri paisaiak" izango dira. Hiri iraunkor batek hiri irekia, anitza eta funtzio askotakoa izan behar du eta zerbitzu eta jardueren eskaintza bermatu behar du: hiri konpaktua, hurbila, etenik gabeko bilbea duena, gizarte aldetik kohesionatua eta kalitatezko espazio publikoa duena, kalea ingurune bizidun, abegitsu eta elkarbizitzarako prestatua izan dadin. Argazkia bide egokia izan daiteke hiri paisaia hauek hobeto ezagutzeko eta jendearen eta hiriaren arteko harremanaren balioa agerian jartzeko. Informazio gehiago: Aurkibidera igo |
Urrian loreontziko lorezaintzaren ikastaroei ekingo zaie berriro Beste urte batez, lantegi hauek aukera bikaina dira loreak, lorategiko landare zurkarak eta landare erabilgarriak landatzen ikasteko aire zabaleko ingurune natural batean. Ikastaroaren ondoren, ikasitakoa gure etxeetako loreontzi eta jardineratan jarri ahal izango dugu praktikan. Lantegien jarduera gehienak Olarizuko baratzeeetan egingo dira, baina eguraldiak laguntzen ez badu saioren bat Olarizuko etxaldean egin ahal izango da. Ordutegiak eta egunak honako hauek dira: astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 11:30etara edo 16:00etatik 17:30etara. Lehen lantegia urriaren 16tik urtarrilaren 15era luzatuko da, eta neguko loreak (idi-bihotzak, lilipak, hiazintoak, udaberri-loreak, pentsamenduak, etab.) terraza eta balkoietan landatzen ikasiko da. Lantegi hau egiteko izena emateko epea irailaren 25etik urriaren 13a artekoa da. Izena Olarizuko etxaldean eman behar da. |
Ekainean Eraztun Berdean ospatutako txangoen balantzea Eraztun Berdearen proiektuak aurrera darrai, etengabe atal berriak sortuz (azkena Atxako parkea, Eraztuna iparraldetik sendotzen duena). Eraztunak orain beste erronka batzuei aurre egin behar die, eta horien artean parkeen arteko loturak daude. Eraztun Berdeko espazioak aire zabaleko kirol jarduerak egiteko erabiltzen dira gero eta gehiago. Ildo honetan, CEAk Peña Karria kirol elkarteari lagundu dio Eraztun Berdeko oinezko III. martxa antolatzen, eta Goiena mendi taldearekin lan egin du mendiko bizikleta bidezko Eraztun Berdeko II. bira antolatzeko. Eraztun Berdeko III. martxa ekainaren 4an egin zen eta 267 lagunen parte hartzea izan zuen, iaz baino %67 gehiago alegia. BTT bidezko Eraztun Berdeko II. bira uztailaren 16an egin zen eta 300 partehartzaile izan zituen. Egun abian daude Eraztun Berdeko parkeen arteko loturak hobetzeko lanak, parke hauetan zehar oinez zein bizikletaz ibili nahi dutenen segurtasuna bermatuta gera dadin. Aurreikusita dauden hobekuntzen artean, zebrabide goratuak egingo dira, sakagailua duten semaforoak jarriko dira eta espaloiko ertzak beheratuko dira. Aurkibidera igo |
05-06 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren balantzea 2005-2006 ikasturtean Eskolako Agenda 21ak mugikortasunaren gaia aztertu zuen. Guztira 12 ikastetxek eta 8.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Ikastetxeak hauek izan ziren: Calasancio Escolapias, Corazonistas, Presentación de María, Sagrado Corazón, San Ignacio, San Viator, Ursulinas, Vera Cruz, Olabide, Francisco de Vitoria, Mendebaldea eta Jesus Obrero. Ikasturtean zehar parte hartzaileek mugikortasunaten egoeraren diagnostikoa egin zuten, bai ikastetxeari berari dagokionez bai eskolaren inguruan, familian zein udal ekipamenduei dagokienez. Lan horretarako hainbat material eduki zituzten eskura. Maiatzaren 31n, 2006ko Aste Berdearen markoan, 12 ikastetxeetako ordezkariek 2005-2006 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren azken txostena alkateari aurkeztu zioten. Ingurumen Arloko zinegotziak aurreko ikasturtean energiaren inguruan sortu ziren hainbat galderari erantzuna eman zion eta, ondoren, alkateak mugikortasun iraunkorraren eta Vitoria-Gasteiz prestatzen ari den Mugikortasun Planaren inguruko zenbait gai jorratu zituen. 2006-2007 ikasturtean Eskolako Agenda 21ak hondakinak eta birziklapena izango ditu gaitzat. |
CEAko erakusketa berria: Naturaren Argazkilariak 2006 Erakusketa hau osatzen duten argazkiak Wildlife Photographer of the Year lehiaketako epaimahaiak urtero, urriko hilean, ematen dituen sari eta aipamen berezietatik atera dira. Sari hau Naturako argazkilaritzaren alorrean dagoen lehiaketarik handien eta entzutetsuena da, 1964an sortu zenetik. Antolatzaileak Natur Historiaren Museoa (Britsih Museum) eta BBC Wildlife Magazine dira.
Informazio gehiago: |
| CINDAko bibliografi berriak |
|
CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak
(CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du
ondoko web helbidean: |
| CEAren deialdiak |
| Mugikortasunaren Europako Astea |
Data: 2006ko irailaren 16tik 22ra |
| Hegaztien Mundu Eguna |
Data: 2006ko urriaren 7 eta 8 |
| Loreontziko lorezaintza lantegiak: neguko loreen landatzea |
Datak: 2006ko urriaren 16tik 2007ko
urtarrilaren 15era |
| Argazki lehiaketa: "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" |
Lanak aurkezteko epea: 2006ko irailaren 25etik
urriaren 6ra |
| Erakusketa: "Naturaren Argazkilariak 2006" |
Datak: 2006ko irailaren 15etik urriaren 15era |
|
Aldizkari digital hau edo
CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin
baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta
elektroniko bat
siam@vitoria-gasteiz.org
helbidera. Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko. |
|
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko
etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz Tfnoa.: 945 16 26 96 E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org |
| Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera. |