Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO
ALDIZKARI DIGITALA

2006ko maiatzaren 29 - 23. zenbakia

Ekaineko lehen asteburuan Ingurumenaren Mundu Eguna-Aste Berdea ospatuko da
2006ko Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta, CEAk jarduera sorta bat antolatu du Aste Berdea deritzonaren testuinguruan egiten diren ekintzak osatzeko.

Vitoria-Gasteizko herritarrek hiriaren etorkizunaz duten iritzia eman ahal izango dute GEO Vitoria-Gasteiz ekimenaren lantegi berrian
Lantegia ekainaren 3an ospatuko da, "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz gero eta hobeto" izenburupean. Topaketa hau "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" lantegian egin zen lanarekin jarraitzeko antolatu da. Epe ertainean hirian gauzatuko diren hainbat proiektu aztertuz, hiriaren etorkizunaren azterketa sakona egin nahi da.

Berriki egindako ikerketa baten arabera, Armentiako parkea 634 landare espezieren bizileku da
2005ean zehar Eraztun Berdeko parke honetako landaredia analizatu duen azterlan bat egin da. Lan hau Arabako Natur Zientzien Museoan lan egiten duen eta landareetan aditua den Pedro Uribe-Echebarriak egin du.

ONCEk sari bat eman dio bizikletak maileguan emateko udal zerbitzuari

CEAk 2005. urteko oroitza txostena aurkeztu du

+Verde buletinaren udaberriko alea, jadanik kalean

Peña Karria Kirol Elkarteak Eraztun Berdeko III. Itzulia antolatu du

Uztailaren 16an Eraztun Berdeko II. mendiko bizikleta martxa egingo da

Abian jarri dira Abetxukuko baratzeak

Iñaki Zorrakinen naturako irudiak, erakusgai Olarizuko etxaldeko erakusketa berrian

Maiatzaren 31n arkitekturak hirien iraunkortasunean betetzen duen lekua aztertuko da Hiri Ekologiaren Gelan
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

Ekaineko lehen asteburuan Ingurumenaren Mundu Eguna-Aste Berdea ospatuko da

2006ko Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta, CEAk jarduera sorta bat antolatu du Aste Berdea deritzonaren testuinguruan egiten diren ekintzak osatzeko.

Hasteko, maiatzaren 31n 05-06 ikasturteko Eskolako Agenda 21a aurkeztuko da. Aurten ekimen honek mugikortasun jasangarria aztertu du. Ekainaren 3an "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz gero eta hobeto" izeneko lantegia ospatuko da, eta ekainaren 4an, igandean, ingurumenaren jaia egingo da. Egun honetan hainbat jarduera egingo dira Olarizuko etxaldean eta zelaietan, bai haurrentzat bai helduentzat. Azkenik, ekainaren 5ean Agenda 21eko buletina aurkeztuko da.

Ingurumenaren Mundu Egunaren egitarau osoa ikusteko:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/422.shtml

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizko herritarrek hiriaren etorkizunaz duten iritzia eman ahal izango dute GEO Vitoria-Gasteiz ekimenaren lantegi berrian

Lantegia ekainaren 3an ospatuko da, "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz gero eta hobeto" izenburupean. Topaketa hau "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" lantegian egin zen lanarekin jarraitzeko antolatu da. Epe ertainean hirian gauzatuko diren hainbat proiektu aztertuz, hiriaren etorkizunaren azterketa sakona egin nahi da. Ekimen hau irekia da, hau da, edozein har dezake parte, eta giro ludiko eta lasaian egin nahi da, ahalik eta jende gehienak izena eman dezan.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/15/343.shtml

Aurkibidera igo

Berriki egindako ikerketa baten arabera, Armentiako parkea 634 landare espezieren bizileku da

2005ean zehar Eraztun Berdeko parke honetako landaredia analizatu duen azterlan bat egin da. Lan hau Arabako Natur Zientzien Museoan lan egiten duen eta landareetan aditua den Pedro Uribe-Echebarriak egin du.

Deskribatu den espezie kopurua (634 alegia) nahiko handia da, gehien bat bi arrazoirengatik: alde batetik, toki honetan hainbat baso mota daudelako (erkameztia, pagadia eta karraskadia), bai eta beren degradazio faseak ere; eta bestalde, Arabako Lautadan egoteak, justu eskualde mediterranear eta eskualde atlantikoaren trantsizio gunean, aberastasun handia dakarkiolako. Espezie kopuru hau Araba osoan dagoen landare multzoarekin konparatuz gero, Arabako espezieen heren bat Armentian ere bizi dela ikus daiteke. Kontuan izan behar da Arabak parke honek baino 1.500 aldiz azalera handiagoa duela.

Espezie hauen artean, iraungitze arriskuan dauden eta Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan sarturik dauden zenbait nabarmendu daitezke, hala nola gorostia, nartzisoak edo hagina. Mehatxatutako espezie hauez gain, espezie interesgarri asko deskribatu dira, esaterako parkeko larreetan bizi diren orkidea multzoak. Lanaren beste helburu bat, Arabako Foru Aldundiak 1970etik aurrera landatu zituen 90 zuhaitz espezieak aztertzea izan da. Landatze hauek Armentiako "Baso Parkea" deitu zenaren baitan egin ziren. Landarediarei dagokionez, Europako legediaren babespean dauden hainbat mota ageri dira: karraskadiak, erkameztiak, lizardiak, etab.

Azkenik, ikerketan neurri sorta bat proposatu da toki honetako balio botanikoak mantendu eta handitzeko, esaterako segak orkideen loratzeari egokitzea, balizko espezie inbaditzaileen hedatzea kontrolatzea, etab.

Azterlan hau eskuratzeko (gaztelaniaz, PDF, 963 Kb):
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/documentos/1230es.zip

Aurkibidera igo

ONCEk sari bat eman dio bizikletak maileguan emateko udal zerbitzuari

2006ko apirilaren 10ean bizikletak mailegatzeko zerbitzua abian jarri zen, beste urte batez. Aurten mailegua 10 puntutan eskaintzen da: Aldabe, Pilar, Iparraldle, Hegoalde, Judimendi eta Lakua gizrte etxeetan, Medizorrotzeko frontoietan, El Boulevard merkataritza gunean eta turismoko udal bulegoan. Mailegu puntu bakoitzean 15 eta 25 bizikleta artean daude eskuragarri.

Aurten premia bereziak dituzten lagunentzako tandemak eta trizikloak eskaintzen ari dira. Bereziki garrantzitsua izan da Arabako ONCEk CEAri oroigarri bat eman izana ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bizikletak maileguan jartzeagatik. Sari hau "Kriskitinen lasterketa Araban, ezgaitasunak dituzten pertsonak integratzearen alde" izeneko lasterketaren XI. ekitaldian eman zen.

Orain arte 14.185 mailegu egin dira, hau da, batezbeste eguneko 373 mailegu. Kopuru hau aurreko urtekoak baino hobea da, mailegu bakoitzeko bizikleta eduki daitekeen denbora mugatu egin delako segurasko. Denbora mugatuz zerbitzua jende gehiagok erabil dezakeela ikusi da. Horrez gain, hilabeteko epean ia 2.500 lagun gehiagok eman dute izena zerbitzua erabiltzeko, bizikleta maileguak gero eta interes gehiago pizten duela erakutsiz.

Aurkibidera igo

CEAk 2005. urteko oroitza txostena aurkeztu du

CEA erakunde autonomo gisa osatu izanaren hamargarren urteurrena ospatu zen 2005ean, eta horregatik kanporako komunikazio eta zabalkundearen alorrean ahalegin berezia egin zen. Ahalegin hori oroitza txostenean jaso da.

Eraztun Berdean egin ziren jardueren artean bi aipatu behar dira: Atxa-Landaberdeko parkearen egokitzea eta Abetxukuko legez kanpoko baratzeak leheneratu eta baratzezaintza ekologikoko gune bihurtzeko lanak. Gasteiz mendiak parke natural izendatzeko proposamena ere nabarmendu behar da.

Oroitza txostenak nazioarteko proiektu garrantzitsu bat ere aipatzen du, Batticaloari (Sri Lanka) laguntzeko sortu zuen proiektua alegia. CEAk Municheko Udalarekin batera, eta AMVISAren eta Vital Kutxak, Udalak eta Aldundiak sustatutako Elkartasun Fondoaren diru laguntzaz, gauzatu du proiektu hau. Batticaloak 2004ko itsasikararen eragina sakonki pairatu zuen. Proiektu honetan errepideak eta eskolak konpondu ziren, saneamendua eta ur hornidura berreraiki ziren, etab.

Agedan 21aren alorrean, Vitoria-Gasteizko udalerriko ingurumenaren eta iraunkortasunaren egoera ezagutzeko txosten-diagnostiko bat prestatzeko lehen urratsak egin ziren, eta urrian lantegi partehartzaile bat ospatu zen herritarren hiriaren etorkizunaz eztabaida zezaten. Lantegi hau aipatu txosten-diagnostikoaren prestaketaren baitan kokatu behar da.

Oroitza txostena CEAren ondoko web helbidean eskura daiteke (momentuz gaztelaniaz):
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/es/html/14/447.shtml

Aurkibidera igo

+Verde buletinaren udaberriko alea, jadanik kalean

Apirilaren bukaeran Eraztun Berdeko buletinaren 2. zenbakia argitaratu zen. +Verde berri honek 4 orrialde gehiago dauzka eta 2.000 ale gehiago atera dira. Oraingoan gai nagusiak, erreportaje luzea merezi izan dutenak alegia, bi izan dira: berriki egokitu eta "estreinatu" den Atxa-Landaberdeko parkea eta Salburuko parkean bizi den tximeleta komunitate aberatsa. Egunerokotasunari lotutako albisteen artean, buletinak beste berri bi nabarmendu ditu: Abetxukuko baratze ekologikoak abian jartzea eta zikoina bikote bat Arkautiko urmaelean txitoak hazten ari dela.

Buletina jasotzeko (PDF formatuan, 917 Kb):
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/5/171.shtml

Aurkibidera igo

Peña Karria Kirol Elkarteak Eraztun Berdeko III. Itzulia antolatu du

Peña Karria kirol elkarteak Eraztun Berdeko itzulia antolatu du, hirugarren urtez jarraian. Aurten, Ingurumenaren astearen baitan egingo da, hartara iraunkortasuna eta kirolaren arteko lotura estuagoa izan dadin.

Martxa goizeko zazpi t'erdietan hasiko da, El Boulevard merkataritza gunean. Handik 34 kilometro inguru egingo dira guztira, eta lau anoa gune prestatuko dira jendeak janaria har dadin. Izena ematea gizarte etxeetan eta Peña Karria Klubean egin daiteke, 5 euroren truke.

Informazio gehiago jasotzeko, deitu 679657635 edo 686135895 telefonoetara.

Aurkibidera igo

Uztailaren 16an Eraztun Berdeko II. mendiko bizikleta martxa egingo da

CEAk eta Goiena mendi taldeak Eraztun Berdean zehar mendiko bizikletaz egiteko ibilaldia antolatu dute aurten ere (bigarren aldiz jarraian). Ibilbide honek hirian bizikletaren erabilera bultzatzeko aukera eskaintzen digu, bereziki Eraztun Berdeko ibilbideetan zehar. Bestalde, parkeetako ibilaldia atsegina eta segurua izan dadin, hobetu eta aldatu beharreko alderdiak zeintzuk diren ikusteko baliagarria da.

Ibilbideak 30 kilometro inguru izango ditu, eta bi anoa gune antolatuko dira. 12 urte baino gehiago duen edozeinek parte hartu ahal izango du (16 urtetik beherakoek pertsona heldu baten laguntza izan beharko dute). Izena ematea gizarte etxeetan edo CEAn egin daiteke.

Aurkibidera igo

Abian jarri dira Abetxukuko baratzeak

Abian dira Urarteko baratzak, Abetxukun. Lehenik eta behin ikastaro bat antolatu da, Aisialdiko baratzezaintza ekologikoa adinekoentzat, 55 urtetik gorako 60 pertsonari zuzendua. Maiatzaren 15etik uztailaren 21era bitartean izango da. Behin bukatu delarik, lur saila utzi ahalko zaie parte hartzaileei. Aurreikusitako 230 baratzetatik, 60 prestatu dira ikastaro honetarako.

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoaren proiektuaren etapa berri bati hasiera emango zaio Urarteko baratzekin; 1998an, Olarizuko baratzeak sortu zirenean jarri zen abian proiektu hori eta egun 55 urte baino gehiago dituzten 90 pertsona baino gehiagoren aisialdia betetzen dute, eta alternatiba ludiko zein prestakuntzakoa da jende ororentzat. Olarizun ere, maiatzaren 15etik uztailaren 19ra bitartean, 16 urte baino gehiago dituztenentzako baratzezaintza lantegia izango da.

Aurkibidera igo

Iñaki Zorrakinen naturako irudiak, erakusgai Olarizuko etxaldeko erakusketa berrian

Maiatzaren 18tik uztailaren 2ra "Iñaki Zorrakin, bizi osoa natura irudikatzen" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Olarizuko etxaldean. Iñaki Zorrakinek Euskal Herrian azken hamabost urteetan argitaratu diren naturari buruzko argitalpen gehienetako irudiak marraztu zituen. Argitalpen horien artean aipatzekoa da Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak izenekoa.

Informazio gehiago
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/442.shtml

Aurkibidera igo

Maiatzaren 31n arkitekturak hirien iraunkortasunean betetzen duen lekua aztertuko da Hiri Ekologiaren Gelan

Dudarik gabe, gizarte garatuek iraunkorrak izateko duten ezintasunak hirian du sustraia: igortze kutsatzaileen herena eta erdia bitartean eraikinena da. Iraunkortasun ezaren kudeaketak globala izan behar badu ere, zer egin dezake arkitekturak esparru honetan?

Maiatzaren 31ko Hiri Ekologiaren Helan gai hau azterturko da, "Arkitektura eta hirigintza iraunkorragoa izateko bidean" izenburupean. Hitzaldia arkitekturan doktore den Mariano Vázquez Espík emango du. Vázquez Espí Madrilgo Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoko irakasle titularra da, bai eta "IAU+S: arkitektura eta hirigintza iraunkorragoaren aldeko ekimena"-ren kidea eta Etorkizun Iraunkorragoaren aldeko Hirien Liburutegiko (CF+S) zuzendarikide ere.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/205.shtml

Bestalde, otsail eta martxoko Gelen laburpenak argitaratu dira jada. Dokumentu hauek ondoko helbidean topa daitezke (momentuz gaztelaniaz):
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/153.shtml

Aurkibidera igo

Zikoina bikote batek Arkautiko urmaeleko habi bat hartu du etxetzat

2002an habi artifizial bat eraiki zen Arkautiko urmaeleko zuhaitz idor baten gainean, Salburura hurbiltzen diren zikoina bikoteetako bat erakartzeko. Iaz bikote bat arrautza habi honetan jartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Aurten badirudi hegazti eder hauek parkean ugaltzea erdietsiko dutela.

Habia oso ondo ikusi daiteke "Las Zumas" behatokitik. Hara joan nahi duten bisitariek isilik eta gelditu gabe joan beharko lukete behatokira iritsi arte, txitoen zainketa ez trabatzeko.

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografkoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://siam.vitoria-gasteiz.org

CEAren deialdiak
Ingurumenaren Mundu Eguna

Data: 2006ko ekainaren 4
Tokia: Olarizuko etxaldea eta zelaiak

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/422.shtml

GEO Vitoria-Gasteiz, herritarrek parte-hartzeko lantegia

Data: 2006ko ekainaren 3
Tokia: Olarizuko etxaldea, 11:00-14:00 eta 16:00-18:00

Norentzat
: Interesa duen edonork har dezake parte

Eraztun Berdeko III. itzulia

Data: 2006ko ekainaren 4
Tokia: Eraztun Berdea

Norentzat
: Jende ororentzat
Izena ematea: 5 euro, gizarte etxeetan eta Peña Karria Klubean
Informazio gehiago: 679657635 eta 686135895

Eraztun Berdeko II. mendiko bizikleta martxa

Data: 2006ko uztailaren 16
Tokia: Eraztun Berdea

Norentzat
: Jende ororentzat
Izena ematea: gizarte etxeetan eta CEAn
Informazio gehiago: CEA, 945162696

Erakusketa: "Iñaki Zorrakin, bizi osoa natura irudikatzen"

Data: 2006ko maiatzaren 18tik uztailaren 2ra
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/442.shtml

Hiri Ekologiaren Gela: "Arkitektura eta hirigintza iraunkorragoa izateko bidean"

Data: 2006ko maiatzaren 31
Tokia: Olarizuko etxaldea

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/205.shtml

Beste deialdi batzuk
Araba Euskaraz 2006

Data: 2006ko ekainaren 18
Tokia: Armentia
Antolatzailea: Armentia Ikastola

Norentzat
: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.araba-euskaraz.org

Euskal Herriko segalari txapelketaren kanporaketa

Data: 2006ko ekainaren 17, 18:00etan
Tokia: Lezeako zelaiak (Zabalgana), Zuhatzu Gasteiz ondoan
Antolatzailea: Herri Kirolen Arabako Federazioa
Norentzat: Jende ororentzat

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.