

Vitoria-Gasteizko Ura Aurrezteko Osoko Plana (UAOP), uraren erabileran eta banaketan ardura duten eragileen artean uraren kontsumo arduratsua sustatu nahi duen udal plan bat da.
Ideia Ingurumen Kontseilu Sektorialean (herritarren parte hartzerako organoa) sortu zen, eta bere asmoa udalerri mailan epe luzera ur hornidura iraunkor eta kalitatezkoa bermatuko duen kudeaketa sustatzea da. Honek esan nahi du banaketa konpainiak hornitzen duen ura modu eraginkorragoan erabili behar dela, eta azken kontsumitzaileen ur eskaria murriztu egin behar dela.
Hortaz, biztanle eta sektore guztiak inplikatu behar dira ahalegin bateratua egin dezaten: administrazioa, industria, merkataritza, etxebizitzak, etab. Taldean lan eginez, erronka handi bati egin ahal zaio aurre: Planak irauten duen 4 urteetan (2004-2008) 1.000 milioi litro ur aurreztea.
Plana 12 programa operatibotan antolatu da, bakoitza alor batekoa:
Etorkizunean Planaren emaitzak ebaluatu egin beharko dira, programa operatiboetan sakondu beharko da eta ekintza praktikoak garatu beharko dira lehenengo Plan honetan azterlan gisa planteatu diren programetan: tokiko baliabideak, bere onera ekarritako urak eta tarifak.