

Vitoria-Gasteizko bizikleta maileguko zerbitzuak 600 bizikleta jartzen ditu herritarren eskura, doan, bizikletaren erabilera sustatzeko hirian.
Ideia 2004. urtean sortu zen, bizikletaren erabilera sustatzeko, eta aldi berean beste zenbait ekimen abiatu ziren, esaterako oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak egokitzea.
Bizikleta maileguaren asmoa ibilgailu mota hau jendearengana hurbiltzea da. Horretarako, bizikletak kale ertzean jarri dira, mundu guztiak ikus ditzan. Bizikletak egun duen irudiari kontra egin nahi zaio, garraio modu marjinaltzat eta soilik jende gazteak, egoera fisiko ona duenek eta ingurumenaren aldeko jarrera sendoa dutenek erabiltzen duten garraiobidetzat har dadin saihestuz.
Zerbitzu honen helburua ez da herritarren bizikletazko desplazamendu premia guztiak asetzea, baizik eta erakusleiho bihurtzea bizikletaren erabilgarritasuna, erosotasuna eta usu erabiliz gero bizi kalitatean eragiten duen hobekuntza erakusteko.
Mailegu zerbitzuaren erronkak hauek dira: