

MILES proiektuaren helburua Sri Lankako hainbat udalerriren ingurumen baldintzak hobetzea da. Proiektuak udal mailako ingurumen informazioko sistemen erabilera sustatzen du eta prestakuntza eta gaitze teknikoari garrantzi berezia ematen dio. Proiektuan parte hartzen dutenak Munich-eko hiria (koordinatzailea), Vitoria-Gasteizkoa, eta Sri Lankako Tokiko Gobernuen Institutua (SLILG) dira. Azken honek nazio mailako zentro gisa tokiko gobernuen prestakuntza lanetarako gaitasuna du. Ekimena 2003ko ekianean hasi zen eta 2 urteko iraupena du. Lan honen aurrekontua 767.500 EUR-koa da, hauetatik Europako Batzordeak 460.000 EUR jartzen dituelarik.
MILES proiektuak SLILG-eko langileen gaitasunak sendotuko ditu administrazio, kudeaketa eta teknika aldetik. Erakunde honen bitartez, proiektuan sartu diren Sri Lankako udalerrietako eragile eta arduradunei laguntza emango zaie, eta komunitateetako ordezkariekin eta ingurumen aditu eta teknikariekin batera lan egingo da. Azken onuradunak herritarrak izango dira, batez ere bizileku informaletako jende baztertua. Beste xede bat, kokagune industrial berrietan ezarri diren enpresa pribatuen ingurumen plangintza eta kudeaketa sustatzea da.
Ingurumen informazioko sistemak kartografia aldetik oinarri sendoa duten tresna informatikoak dira eta, kasu honetan, udalerrietako ingurumen plangintza eta kudeaketari laguntza emateko erabiliko dira. Sistema hauek udalerrietako ingurumen-garapen bikotearen egoerari buruzko informazio eguneratua emango dute, horrela inbertsio garrantzitsuak behar dituzten proiektuak hobeto planifikatu eta aurrera atera ahal izateko.
Bere xedeak erdiesteko, MILESen ekimenak ondokoak izango dira:
Ekimenaren emaitzak, Open Source teknologietan oinarritutako mapa zerbitzari bat eta SLILG-eko langileentzako prestatzaileen prestakuntza programa bat izango dira. Sri Lankako udalerriek beren ingurumen informazioko sistemak sortzeko laguntza jasoko dute, besteak beste ekipamendu, software, prestakuntza eta erakunde arteko laguntzen alorretan.
Proiektuaren koordinatzailea Munich-eko hiria da eta mapa zerbitzarien teknologia erabiltzeko know-how teknologikoa emango du. Vitoria-Gasteizko hiriak Tokiko Agenda 21 prozesuetan informazio teknologiak aplikatzean duen esperientzia zabala eskainiko du. SLILG-aren betekizuna, tokiko administrazioen prestakuntzarako erakunde nazionala den aldetik, berrikuntza gisa erabiliko den teknologia nazio mailan barreiatzea da. Rupprecht Consult-en lana, proiektutik eratorri diren ikasgaiak Asiako eskualde osoan zabaltzeko balioko duen gida bat garatzea izango da.
MILESek Europako Batzordeko Asia Pro Eco Programaren finantziazioa jasotzen du. Ekimen honek elkarlan estua garatuko du UN-HABITAT/UNEP-eko Hiri Jasangarrien Programarekin, maila lokalean izango duen inpaktua optimizatzeko. Emaitzak Asia osoan zabaltzeko CITYNET bezalako sare erregionalak erabiliko dita.