Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Proiektuak

Vitoria-Gasteizko hirizidorrak eta Eraztun Berdeko paseoak


Jendea korrika Ezkibelerako errepidean

Hirizidorrak eta Eraztun Berdeko paseoak elkarlotuta eta konektatuta daude oinezkoentzako eta txirrindularientzako mugikortasun sistema berria osatzeko eta, hiri barneko joan-etorriez gain, hiriaren eta landa eremuaren arteko kontaktua errazteko.

Ideia

Proiektu hau oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzeko sortu zen, garraio sistema iraunkor berria osatzeko aukera handiak dituen hiri batean.

Horrez gain, ondoko hauek sustatu nahi ditu:

  • Hiria ulertzeko beste modu bat. Mugikortasun iraunkorrerako oinarritzat hartu ahal izango den hirigintza mota bat ezartzea
  • Ingurumena eta paisaia hobetzea
  • Hiriaren bilbea, Eraztun Berdea eta inguruetako landa eremuak lotzea
  • Hiriaren erakargarritasun turistikoa handitzea

Ekimenak

  • Hirizidorren 33 km egokitu eta seinaleztatzea
  • Paseoen 54 km sortzea Eraztun Berdean
  • Sarean osatutako sistema bat planifikatu eta diseinatzea
  • Bide hauek sustatzea

Emaitzak

  • Mugikortasun sistema berria
  • Bizikletaren erabilera handiagoa
  • Espazio publikoaren hobetzea
  • Bizikletaren erabiltzaile talde berriak
  • Kalitatea eta segurtasuna joan-etorrietan
  • Aisialdiko aukera gehiago
  • Erakargarri turistiko berria
  • Hiriaren eta naturguneen arteko hurbilketa

Etorkizuna

Ekimen hau sendotzeko, proiektuan proposatu den bide sarea osorik egokitu eta osatu beharko litzateke (hiri finkatuan eta hiri berrian), oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak segurtatuko lituzketen irizpideak erabiliz. Horrez gain, interesgarria eta komenigarria litzateke bide hauei hiri eta paisaia kalitate handiagoa ematea, jendearentzako erakargarriagoak izan daitezen.

Fitxategiak

Orri-oina.