Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Proiektuak

Lagundu Batticaloari


Vitoria-Gasteizen laguntzaz eraikitako errepidea

Batticaloa, Sri Lankako ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena, 2004ko abenduaren itsasikarak kaltetu zituen eskualdeen artean hondatuenetakoa izan da. Itsasertz tarte handiak erabat suntsituta geratu dira, eta hondamendia igaro eta aste gutxitara egindako zenbaketen arabera, Batticaloa barrutiko 2.800 lagun baino gehiago hil dira. Honi desagertu diren mila lagun inguru erantsi behar zaizkio.

Itsasikarak soilik 15 minutu behar izan zituen Batticaloa suntsitzeko. Gutxienez hurrengo 5 urteetan beharko dute laguntza, eta umezurtzek hurrengo 15 urteetan. Hortaz, "Lagundu Batticaloari" epe luzeko proiektua da.

Lehendik ere, Vitoria-Gasteizek loturak zituen Batticaloarekin, elkarlanean ari baitziren Europako Batasunak Asia ProECO programaren baitan finantzatutako MILES proiektuan. Proiektu honen xedea ingurumen alorreko lankidetza zen, eta gure hiriak Munich hiriaz eta Sri Lankako Gobernuko Tokiko Administrazioko Institutuaz batera parte hartzen ari zen. Hondamendiaren tamaina ikusirik, partzuergo honetako bazkide europarrok ahaleginak batu eta aipatu proiektuko harremanak Batticaloari laguntzeko erabiltzea erabaki dugu.

"Lagundu Batticaloari" proiektuak Batticaloa barrutian lagundu nahi du, ondoko xedeak betez:

  • familiak berregituratzen lagunduz
  • etxebizitzak, eskolak eta umezurtzen hezkuntza diruz babestuz
  • ospitalea, azpiegiturak eta herri administrazioa berreraikitzen lagunduz

Fitxategiak

Orri-oina.