Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Lan arloak

Lurralde Informazioko Sistemen Arloa

<p>Arabako Lautadaren 3D eredua</p>

Teknologia berrien erabilera oso beharrezkoa da ingurumen arazoei irtenbidea emateko eta lurralde antolamendua taxuz gauzatzeko. Hain zuzen ere, beharrizan hori izan zen Lurralde Informazioko Sistemen Arloa sortzearen arrazoi nagusia.

Arlo honek Geografia Informazioko Sistemekin, Teledetekzioarekin eta Kokatze Globaleko Sistemekin zerikusia duten jarduerak bultzatu, garatu eta kudeatzen ditu, eta baita langile teknikoek eta administrazioko langileek erabiltzen duten edozein aplikazio informatikorekin zerikusia dutenak ere.

Era berean, hardware, software eta barruko zein kanpoko komunikazio telematikoen funtzionamendu zuzena arlo honen ardurapean dago.

Ikastegiko gainerako arloei, udal sailei, unibertsitateei eta beste erakunde batzuei zerbitzuak eskaintzea ere oso jarduera garrantzitsua da, eta gero eta pisu handiagoa du.

Azpiegitura informatikoa eta komunikazioak

  • Sare informatikoa ikuskatzea eta beraren mantenimendua. 
  • Sistema berriztatu eta egokitzea.

Ingurumen Informazioko Sistema eta zerbitzuak

  • Sistemaren mantenimendua eta kudeaketa.
  • Sistema ikuskatu eta gaurkotzea. 
  • Datubaseak eta gaikako kartografia egitea. 
  • Banaketa eta laguntza teknikorako zerbitzuak.

Ikerketa eta garapena

  • Ikerketa proiektuak. 
  • Aplikazio informatikoen garapena. 
  • Transferentzia teknologikoa, eta informazioa eta esperientziak bultzatu eta elkartrukatzea (batzarrak, kurtsoak eta jardunaldiak antolatzea, eta argitalpenak egitea).
Orri-oina.