Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Lan arloak

Prestakuntza eta Dibulgazio Arloa

<p>Lantegi parte hartzailea</p>

Sail honen xede nagusiak ondoko hauek dira: maila desberdinetan antolatutako prestakuntza, ikerketa, ingurumen hezkuntza, zabalkundea eta sentsibilizazioa eta garapen iraunkorraren aldeko lankidetza.

Helburu global hauek lortzeko, hainbat lan arlo garatu behar dira. Hain zuzen, sail honen barne egiturak arlo horiek islatzen ditu.

Garatzen dituen jardueren izaera dela eta, Prestakuntza eta Dibulgazio Arloak edozein lekutako erakunde pribatu zein publikorekin, kolektibo zein partikularrekin lan egiteko prest dago; izan ere, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzea oso baliabide eragingarria izan daiteke bere zabalkundea bultzatzeko eta inplikatutako agente guztien partaidetza aktiboa eragiteko.

Prestakuntza programak

  • Graduondoko kursoak ingurumen teknikarien prestakuntza espezialitate desberdinetan, praktikaldiak eginez administrazioan eta enpresetan.
  • Gaitze-kurtsoak eta prestakuntza eta lanbideratze planak nekazaritza eta baso arloetan.
  • Administrazio zein enpresetako langileak birziklatzeko kurtsoak.

Hezkuntza, sentsibilizazioa eta dibulgazioa

  • Ingurumen hezkuntzari buruzko programak.
  • Liburutegia eta Ingurumen dokumentazioko zentroa.
  • Gaikako erakusketak.
  • Topaketa eta jardunaldien antolaketa.
  • Olarizuko baratzeak.
Orri-oina.