
Azaroko Hiri Ekologiaren Gela hau iraungitze arriskuan dauden espezieen katalogoan dauden bi mustelido erdiurtarrei buruz hitz egingo da: ur-ipurtatsa eta igaraba. Gela hau INBIOS proiektuaren barruan antolatu da. Proiektu honek Salburuko hezeguneetan mehatxatuta dauden espezieen populazioak kontserbatzeko eta hobetzeko ekintza sorta bat planteatu du.
Ur-ipurtats edo bisoi europarra Europa mailan iraungitze arriskurik larriena jasaten ari den espezieetakoa da. Salburuan bere populazioa sendotzeko esperientzia bat jarri da abian. Igaraba, bestalde, Arabako isurialde mediterraneoko ibaietan bizi da eta azken aldian gehitu egin dira bere aztarnak Salburuko hezeguneetatik hurbil dauden zenbait tokitan.
Asunción Gómez eta Javier López de Luzuriaga izango ditugu espezie hauetaz hitz egiteko eta haien inguruan Salburuan zehar egingo den ibilbide zoologiko baten gidariak izateko. Bi lagun hauek Asociación Visón Europeo elkarteko kide dira eta ur-ipurtats europarra Espainian berriro sartzeko eta oraindik existitzen diren taldeak sendotzeko egiten ari den proiektu pilotu baten arduradunak dira.
| PROGRAMA |
|---|
Osteguna, azaroaren 13 19:00-21:00 HITZALDIAK: "ASPECTOS SOBRE LA NUTRIA Y EL VISÓN" eta "PROGRAMA DE REFORZAMIENTO DEL VISÓN EUROPEO EN SALBURUA" Larunbata, azaroaren 15 12:00-13:30 IBILBIDE ZOOLOGIKOA: "MUSTÉLIDOS SEMIACUÁTICOS DE SALBURUA" |
Sarrera doan aretoa bete arte
Salburuko hezeguneetako bioaniztasuna handitzeko INBIOS proiektuaren baitan antolatutako Ekologiaren Gela.