Txirringarraiatu kanpaina

"Txirringarraiatu" kanpainaren helburua hirian bizikletaren erabilpena gazteen artean bultzatzea da. "Txirringarraiatu" 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da eta osatzen duten jarduerak hauek dira:
- "Zure bizikleta eta zu" argazki-lehiaketa
Modalitatea: formatu digitala
Gehienezko lan kopurua: 3
Aurkezpen epea: 2008 urriaren 20-abenduaren 1
Argazkien aukeraketa: aurretiko aukeraketa bat interneten egingo da eta gero epaimahai batek argazki saridunak aukeratuko ditu.
Sariak: bizikleta tolesgarri bat, tresna-kit bat eta arauzko kasko bat. Gainera, parte hartzaile bakoitzari txirrina bat oparituko zaio
Zabalkundea: Interneten jarriko dira eta argazki-erakusketa bat egingo da
Kontsulta itzazu oinarri zehaztuak lehiaketaren eskuorrian
Ikusi lehiaketaren galeria - "Bizikletaz mugitzen ikasten"
Hirian zehar, trebetasuna, teknika, zuhurtzia eta segurtasuna izanez, autoekin elkarrekin biziz eta oinezkoak errespetatuz bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa
Izena ematea, Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean
Lekua: Iparralde gizarte etxea
Iraupena: 4 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Izena emateko epea: urriaren 6tik aurrera. Taldeak osatuko dira izena ematearen ordena jarraituz
Prezioa: doan
Datak eta ordutegiak:
Urria: 18 eta 25 (larunbatak), 11:00- 13:00
28 (asteartea) eta 30(osteguna), 18:30- 20:30
Azaroa: 18 (asteartea) eta 20 (osteguna), 18:00- 20:00
8 eta 15 (larunbatak), 11:00- 13:00 - "Puntuan jarri nahi al duzu zure bizikleta?"
Bizikletak puntuan jartzeko eta konpontzeko lantegia
Izena ematea, Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean
Lekua: Aldabe gizarte etxea
Iraupena: 4 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Izena emateko epea: urriaren 20tik aurrera. Taldeak osatuko dira izena ematearen ordena jarraituz
Prezioa: doan
Datak eta ordutegiak:
Azaroa: 10 (astelehena) eta 12 (asteazkena) 18:30-20:30
Abendua: 13 eta 20 (larunbatak) 11:00-13:00
Urtarrila: 19 (astelehena) eta 21 (asteazkena) 18:30-20:30
Otsaila: 7 eta 14 (larunbatak) 11:00-13:00 - "Esadazu nola mugitzen zaren eta zenbat kostatzen zaizun esango dizut"
Parte-hartzeko gazte lantegia
Ibilbide bera egiteko, zein garraiobide erabiltzen den, kostu ekonomikoa ez bakarrik, ingurumen eta gizarte-kostuak ere aldatzen dira. Kartel batzuen bidez konparaketa hau egiten da, erakusketa txiki bat osatuz. Gazteek parte hartzeko, taula batean bere iritziak eta iradokizunak jarri ahalko dituzte.
Urritik aurrera, lantegi ibiltaria bizikletak mailegatzeko puntuetan
bisitatu ahal izango da.
Egutegia:
- Hegoalde gizarte etxea: urriaren 20tik 26ra
- Judimendi gizarte etxea: urriaren 27tik azaroaren 2ra
- Iparralde gizarte etxea: azaroaren 3tik 9ra
- El Pilar gizarte etxea: azaroaren 10etik 16ra
- Arriaga gizarte etxea: azaroaren 17tik 23ra
- Lakua gizarte etxea: azaroaren 24tik 30era
- Ariznabarreko kiroldegia: abenduaren 1etik 8ra