Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Politika berriak elikagai sistema jasangarrietarako

Europako toki askotan udal eta eskualdeetako administrazio publikoak neurri politiko berriak diseinatzen ari dira elikagai sistema jasangarriak sortzeko. Sistema hauek hainbat helburu bilatzen dituzte: osasun publikoa, elikagaien kalitatea, ingurumen inpaktua eta landa eta hiri garapen ekonomikoa. Bide hau hasi dutenen artean Amsterdam eta Londres hiriak, Eskoziako gobernua eta Andaluziako gobernua daude. Azken hauek “Alimentos Ecológicos para el Consumo Social” izeneko egitasmoa abiatu dute erakunde publikotik produktu ekologikoen eskaria sustatzeko. Hiri Ekologiaren saio honetan politika berri hauek ezagutzera emango dira eta Vitoria-Gasteizen eta EAEn aplika daitezkeen ala ez eztabaidatuko da.

PROGRAMA

17:30 AURKEZPENA

17:45 ESTRATEGIAS TERRITORIALES PARA SISTEMAS ALIMENTARIOS SOSTENIBLES
Henk Renting jauna. Wageningen (Holanda) Unibertsitateko ikerlaria eta Alimenterrako (Elikagai Sistema Jasangarrietarako Europako Sarea) lankidea.

18:15 ALIMENTOS ECOLÓGICOS PARA EL CONSUMO SOCIAL EN ANDALUCÍA
José Román Montes jauna. Andaluziako Juntako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ekoizpen Ekologikoko zuzendari nagusia.

19:00 SOLASALDIA

Eguna: 2008ko urriaren 8
Lekua: Olarizuko etxaldea
Sarrera doan aretoa bete arte

Zadorra Fundazioarekin lankidetzan antolatutako Ekologiaren Gela, urriaren 7tik 12ra egingo den Vitoria-Gasteizko Elikagaien II. Gizarte Topaketaren markoan (egitaraua, http://www.zadorrafundazioa.com webgunean).

Fitxategiak

Orri-oina.