Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Saguzarrei buruzko hitzaldia eta ibilbide zoologikoa

Joan den uztailean saguzarrei buruzko hitzaldia eta ibilbidea eskaini ziren Hiri Ekologiaren Gelan. Jarduera horrekin, animalien talde berezi honen inguruko saio sorta bati hasiera eman genion. Saio hauek INBIOS proiektuaren baitan antolatu dira. Biodiversidad Fundazioaren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren laguntza daukan proiektu honen xedea saguzarren populazioa bezala mehatxatuta dauden espezieen populazioak eta beren habitatak kontserbatzea eta hobetzea da.

Bi faktore daude saguzarrentzat arrisku gehien suposatzen dutenen artean, babeslekuei egindago kalteak eta ehiza habitataren kalitatea. Hitzaldi honetan arrisku faktore horiek aztertuko dira, eta Euskal Herri mailan mehatxu mailarik handiena jasaten duten espezieak ikusiko dira, espezie horien egungo ezagutza maila eta haiek ikertzeko erabiltzen diren teknikak azalduz.

Hizlaria Joxerra Aihartza izango da. Biologian doktorea eta EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakaslea da. Ugaztunen ekologia espazial eta trofikoaren ikerketan aditua da, gehien bat kiropteroetan aditua, eta batez ere kontserbazio arazoak dituzten espezieetan.

PROGRAMA

19:00-20:30 HITZALDIA: ASPECTOS Y DEPENDENCIAS PARA LA CONSERVACIÓN DE LOS MURCIÉLAGOS
Olarizuko etxaldea

21:00-22:30 IBILBIDE ZOOLOGIKOA: LOS MURCIÉLAGOS DE SALBURUA
Salburuko parkeko informazio puntua (Arkautin)

Eguna: 2008ko urriaren 2

Salburuko hezeguneetako bioaniztasuna handitzeko INBIOS proiektuaren baitan antolatutako Ekologiaren Gela.

Fitxategiak

Orri-oina.