
Hiri Ekologiaren Gelak ekitaldi sorta bat antolatu du Europako Mugikortasun Astearen testuinguruan. Egitarauaren asmoa hirian abian jarri nahi den Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana jendaurrean aurkeztu eta ezagutzera ematea da.
Irailaren 16, 17 eta 18an egingo diren informazio saioen ondoren, irailaren 22an parte-hartze saio bat antolatuko da. Bertan Planak egiten dituen hainbat proposamenen inguruko ekarpenak eta eztabaidak garatu ahal izango dira. Espazio publikoa, aparkalekuak, garraio publikoa eta bizikleta bidezko mugikortasuna bezalako gaiak aztertuko dira.
Lantegi hau Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Hiritar Foroaren aro berri baten abiapuntua izango da. 2007ko apirilean sinatutako Ituneko konpromisoa jarraituz, Foroak Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana abian jartzea sostengatu eta bere segimendua egingo du.
Eguna: 2008ko irailaren 22
Tokia: Bastiturri kalean jarriko den karpa
Ordua: 18:30
Parte-hartze librea, ez da beharrezkoa izena ematea