
Xabier Iriondok zuzendutako film honetan Llorenç Barber soinu artista da protagonista. Llorenç Barberrek kanpaiak erabiltzen ditu musika tresna gisa, eta hiriak auditorio gisa. Mundu osoko hiri askok atotsi dituzte bere kontzertuak; 150 baino gehiagok orain arte. Dokumental honetan konpositore valentziarraren lana erakusten da Nafarroako Beran eman zuen kontzertu baten bitartez.
Egun honetan dokumentalaren zuzendari Xabier Iriondo egongo da Olarizun.
Eguna: osteguna, uztailaren 3
Ordua: 18:30
Lekua: Olarizuko etxaldea
Sarrera doan aretoa bete arte
Proiekzio hau “Entzungor, soinuak eta gu” erakusketaren kariaz antolatutako gertaeren barruan dago. Erakusketa Olarizuko etxaldean egongo da ikusgai uztailaren 3tik abuztuaren 3ra.