Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Aukerak hiriko hutsuneetan

Gilles Clementek bere Hirugarren paisaiaren manifestuan: "Paisaia industria baten objektu gisa ikusteari utziko bagenio, bapatean funtziogabeko zalantzazko espazio ugari ikusiko genituzke. Zaila da toki hauei izena ematea, ez dira ez itzalen erreinukoak ez argiaren erreinukoak. Ertzetan daude... makinak irits ezin daitezkeen lekuan”. Horrez gain, badaude hiri ekoizpenaren egituratik at dauden hutsuneak: industrien jardueraren hondarrak, zain dauden orubeak, plangintzaren zirrikituak... Toki hauetako ez-ekintzak, zehazgabetasunak eta antzutasunak sortutako ekosistemetan hiria berrasmatzeko eta hiriaz berriro jabetzeko aukera agertzen zaigu. Hiri Ekologiaren Gelaren saio honetan espazio hauek, beren ziurgabetasunak, beren aukerak eta egokitasunak aztertuko dira.

PROGRAMA

19:00 AURKEZPENA

19:15 OCUPAR EL VACÍO Y OTRAS ESTRATEGIAS INTERSTICIALES
Ana Méndez de Andés andrea. Arkitekto hirigilea, 1999tik egin du lan paisajista gisa Holanda, Londres eta Madrilgo bulegoetan. Egun Madrilen ari da malashierbas izena erabiliz. Urbanacción mintegiaren zuzendarikidea da, eta Madrilgo Observatorio Metropolitano eta areaciega kolektiboetako kide da.

20:15 SOLASALDIA
Ana Méndez de Andés andrea, Javier Landeras jauna (“On locations” erakusketaren artista) eta Nekane Aramburu andrea (Hiria Gunea).

Eguna: 2008ko ekainaren 26
Lekua: Hiria Gunea, San prudentzio kalea, 30
Sarrera doan aretoa bete arte

Hiria Gunearekin (Egungo Hirirako Arkitektura eta Hirigintzaren Zentroa) lankidetzan antolatutako Ekologiaren Gela.
Ildo berean, Hiria Guneak Javier Landerasen “On Locations” erakusketa eskainiko du. Argaki lan honek hirietako hondarreko paisaira hurbilarazten gaitu, Vicenza, Berlin eta Bilbo hirietako periferietako eta trantsizio espazioetako irudien bidez.

Fitxategiak

Orri-oina.