
Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Mundu Eguna izango denez, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jardueren programa bat antolatu du dibertsitate biologikoaren kontserbazioak duen balioaz eta premiaz sentsibilizatu eta zabalkundea egiteko. Programaren baitan argazki lehiaketa bat, erakusketa bat eta hainbat ikastaro eta ibilbide gidatu sartu dira gure inguru hurbileko natur ondarea ezagutarazteko.
Programak Hiri Ekologiaren Gela hau ere barne hartzen du. Hizlaria Joaquín Araújo izango da, naturaren eta ingurumenaren babesean ospe handia duen irudia dena eta gai honen inguruko dibulgatzaile ezaguna dena hedabideetan eta ekitaldi publikoetan.
| PROGRAMA |
|---|
19:00 AURKEZPENA 19:15 JOAQUÍN ARAÚJOREN HITZALDIA |
Eguna: 2008ko maiatzaren 26
Lekua: Goiuri jauregia, Martin Salinas aretoa
Sarrera doan aretoa bete arte