Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Klima aldaketaren erronka

Nazio Batuen Giza Garapenari buruzko azken txostenak eta Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldearen txosten berriak beroketa globalak planetan izan dezakeen ondorio eta eragin negatiboez ohartarazten dute. Dagoeneko ez dago inolako arrazoizko zalantzarik: fenomeno honen eragilea giza jarduera da eta klima aldaketaren aurkako borrokan parte hartu eta ekiteko ordua iritsi da.

2007ko urrian Klima Aldaketaren Liderren Espainiako I. Topaketa egin zen Sevillan. Topaketa honek “Klima proiektua” izeneko mugimendua ostatatu zuen. Estatu Batuetako lehendakariorde ohi Al Gorek sortutako mugimendu honek mundu osoko herritarrak eta gobernuak kontzientziatu nahi ditu Lurra jasaten ari den beroketa globalaren aurrean. Sevillako topaketan, “Egia deserosoa” filmaren egileak 220 lagun prestatu zituen bere mezua zabaltzeko; pertsona horietako bat, Eduardo Ochoa de Aspuru, Hiri Ekologiaren Gelaren saio honetako hizlaria da.

PROGRAMA

19:00 AURKEZPENA

19:15 LA REALIDAD DEL CAMBIO CLIMÁTICO: UNA OPORTUNIDAD PARA ACTUAR
Eduardo Ocho de Aspuru jauna. Zientzia Biologikoetan doktorea. Vitoria-Gasteizko Jesús Obrero Institutu Politeknikoko irakaslea eta bertako ingurumen arduraduna. Al Gore-ren “Klima proiektua” ekimeneko partaidea.

20:45 SOLASALDIA

Eguna: 2008ko apirilaren 15
Lekua: Goiuri jauregia, Martín de Salinas aretoa
Sarrera doan aretoa bete arte

Fitxategiak

Orri-oina.